Beasaingo Udal Liburutegia Loinazko San Martin plazan dago. 1987tik du kokapen hau. Dena dela, 1953an "Gipuzkoako Aurrezki kutxa Probintziala" deituriko entitateak eman zituen lehen urratsak berau sortzeko. , baina benetako funtzionamendu formala 1962an sinatutako hitzarmenarekin iritsi zen. Liburutegia orduan Nafarroa Etorbideko "Mikelete etxean" kokatu zen, Foru Aldundiak Mikeleteentzat eraikitako etxean. Orduan, Ciriaco Villalba Prieto Jauna izendatu zuten liburuzain.
1981ean liburutegia Oriamendi kaleko "Etxe-Urbi" deituriko lokalean kokatu zen eta bertan 5 urte inguru iraun zuen. Azkenik, 1987an Kultur Etxea zabaltzea lortu zen, bertan gaur egungo Udal liburutegia kokatzen delarik. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte-hartzaile da. Beasaingo udaletxearen eraikinaren arkupean dago.
Atalak
- Helduentzat bi irakurketa gela
- Haurrentzat irakurketa gela bat
- Ikasgela bat
Funtsa
- Egunkariak.
- Aldizkariak: Beasaingo paperak edo Beasain Jaietan[1] , besteak beste.
- Ikus entzunezkoak.
- Ordenagailuko fitxategiak.
Zerbitzuak
- Irakurketa; kontsulta; mailegua: pertsonala eta liburutegien artekoa; erreserbak
- Erreprografia.
- Wifi.
- Ikasgela.
- Ebook mailegua
- Irakurle taldeak: Haurrentzat zein helduentzat, euskaraz eta erdaraz.
- Liburutegiaren katalogo propio eguneratua[2]
- Bloga [3]
Kultura ekintzak
- Ipuin kontaketak: Adin ezberdinetako haurrei zuzendutako ipuin kontaketak euskaraz.
- Bisita gidatuak: Eskolekin eta interesa duen talde edo elkarte ororekin.
- Hitzaldiak
- Liburu aurkezpenak
- Lantegiak: Formakuntza edo tailer formatu gisa.
- Ikuskizunak
Erreferentziak
Kanpo estekak
- [1], Beasaingo Udaleko web-orriaren Liburutegiaren atala.
- [2], Beasaingo Udal Liburutegia sortzeko agindua, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
- [3], Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogo bateratua.