Batasuna Telesforo Monzónek sortutako olerkia da, euskal abesti abertzale gisa famatu dena. Telesforo Monzonen hitzei Pantxoa eta Peiok jarri zieten doinua. Egileak jarritako izenburuarekin baino, lehenengo lerroko hitzekin da ezagunagoa: Aupa, gizona edo Aupa, gizona! Jaiki, mutil!
Abestiaren hitzak
Zatirik ospetsuenetariko bat besterik ez dugu aipatuko, Monzónek sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako: Frantzian sortu zituen, Frantziako legean egile eskubideak egilea hiltzen denetik 70 urteko indarraldia du, eta Monzón 1981ean hil zen.[1]
«
|
Aupa, gizona! Jaiki, mutil!
Atzar, emazte ta neskatil!
Borrokarako dei eginaz
irrintzi bat dabil.
Euskal Herria diagu zai,
presoak eta hilak ere bai,
abertzale izanez gero, gaur,
gauden denok anai
|
»
|
Telesforo Monzón
|
Erreferentziak
Kanpo estekak