Artikulu hau kardiakoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bat-bateko heriotza».
Bat-bateko heriotza kardiakoa hainbat kausak eragin dezaketen bat-bateko bihotz-gutxiegitasun hilgarriaren ondorioz gertatutako heriotza da.[1] Kontuan izan behar da bat-bateko heriotza kardiakoa bihotz-biriketako bizkortze-maniobra egokien bidez berreskura daitekeela eta, beraz, suspergarria izan daitekeela. Espainian, Bat-bateko heriotza kardiakoa osasun publikoko arazo garrantzitsu bat da. Kalkuluen arabera, berez gertatzen diren heriotzen %12,5 bat-batekoak dira, eta %88 bihotzekoak.[2]