Basse-Terreko katedrala edo Notre-Dame-de-Guadeloupe katedrala, (frantsesez: Cathédrale Notre-Dame-de-Guadeloupe) Guadalupe eskualdean (Kariben) dagoen Basse-Terre herrian dagoen katedral katolikoa da. 1736an sortutako eliza da.
Ezaugarriak
1736an eraikia, Basse-Terre eta Pointe-à-Pitre elizbarrutia sortu zenean, 1850ean, katedrala izendatua izan zen. Eraikinak fatxada barroko ederra erakusten du, jesuita estilokoa, XVII. mendean elizaren eraikuntza bultzatu zuena ordena izan baitzen. Fatxada harri bolkanikoaz egina dago. Deigarriak dira San Pedro, San Paulo eta Andra Mariaren estatuak. Katedralaren atzealdean kanpandorrea dago, katedraletik bereizia; 1837an eraiki zuten. 1975tik monumentu historikoa da.[1][2]