Bass itsasartea[1] (ingelesez: Bass Strait) Tasmania eta hegoaldeko Australiako Victoria Estatuaren artean dagoen itsasartea da.
1798an Matthew Flindersek esploratzaile britaniarrak aurkitu zuen. Flindersek George Bass itsasontziaren medikuaren izena jarri zuen.
Lekurik estuenean 240 kilometroko zabalera du eta 50 metroko sakonera. Oso ibilbide arriskutsua da eta bere uretan hondorapen ugari izan dira. Baliabide natural garrantsitzuenak petrolioa eta gasa dira.
Uharteak
Bass itsasartean 50 uharte baino gehiago daude. Nagusienak:
- Mendebaldeko partean:
- King Uhartea.
- Three Hummock Uhartea.
- Hunter Uhartea.
- Robbins Uhartea.
- Hego-ekialdeko partean:
- Furneaux Uhartedia.
- Flinders Uhartea.
- Cape Barren Uhartea
- Clark Uhartea.
- Ipar-ekialdeko partean:
- Kent Uhartedia.
- Hogan Uhartea.
- Curtis Uhartea.
Erreferentziak
Kanpo estekak