Bartzelona Futbol Kluba-ren emakumezkoen futbol taldea Espainiako talde indartsuenetakoa da, zortzi Espainiako liga eta bederatzi Erreginaren Kopa eskuratu baititu. 2021ean eta 2023an Txapeldunen Liga irabazi zuen.
Historia
Taldea 1988an sortu zen Club Femení Barcelona izenarekin eta Superligaren sortzaileetako bat izan zen 1989an. Hasieran Bartzelona Futbol Klubaren barnean ez bazegoen ere kolore blaugrana hartu zuen. 1991ean Kopako finalista izan zen eta 1994an lehenengo titulua eskuratu zuen, Erreginaren Kopa. 2001ean sartu zen FC Barcelonaren egituraren barnean.
XXI mendearen hasieran maila apalean ibili zen, Superligra igo eta jeitsi egin baitzen sarritan, harik eta 2007an behin betiko igo zen arte. Emaitza aipagarrienak 2010tik aurrera izan ditu, lau liga jarraian irabaziz eta beste lau Kopa ere bai. 2019an Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen baina Olympique Lyonnais 4-1 emaitzaz garaitu zuen. 2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan bigarrenari 9 puntu ateratzen zizkionez txapeldun izendatua izan zen. 2021ean Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen Chelsearen aurka eta 4-0 emaitzaz partida irabazi eta txapelduna izan zen. Urte berean Liga eta Kopa ere irabazi zituen.
2021-22ko Espainiako Liga aisa eskuartu zuen, partidu guzti guztiak irabaziz. Txapeldunen Ligako finalera irisi zen baina Turinen jokaturiko partida hartan Olympique Lyonnais 3-1 emaitzaz nagusitu zitzaion. 2022-23an berriz finalera iritsi eta bigarrenez izan zen txapelduna Wolfsburg 3-2 garaituz, 0-2 egon ondoren. Ligan partidu guztiak irabazi zituen eta Kopan jokalari bat legez kanpo sartzeagatik kanporatua izan zen.