- Artikulu hau feriako etxolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Barraka (argipena)».
Barraka, kaseta edo jolas-parkeko etxolak azoka eta jolas-parkeetan egoten diren etxolak dita, zorizko edo trebetasunezko jokoak eskaini ohi dituztenak.[1] Hitz bera erabiltzen da euskaraz beste adiera batean ere, atrakzioa, norbera gailura igoz gozatzen den jolas-parkeko instalazioa.
Barrakako jokoan parte hartzeko ordaindu behar da, eta joko gehienek sari txiki bat eskaintzen diote irabazleari, zer edo zer hartzea hain zaila ere ez delarik. Sariak jostailuak izaten dira sarri. Joko jarraitua sustatzen da, sari txiki batzuk sari handiago batengatik truka baitaitezke.
Jokalari anitzeko jokoek sariaren tamaina alda dezakete jokalari-kopuruarekin. Joko zailago batean, sari handi bat eman dakioke edozein irabazleri.
Zorizko jokoetan tipikoa tonbola izaten da. Jokalari anitzekoa izan daiteke gamelu-lasterketa, adibidez, non jokalari bakoitzak gamelu mekaniko bat dauka, aurrera egingo duena bola batzuk zulo jakin batzuetan aurrera egin ahala. Dardo edo karabinarekin tiro egin eta zerbaiti emateko jokoak izan daiteke banakako joko baten adibidea.
Iruditegia
-
Gameluen lasterketa, jokalari askorentzako barraka.
-
Igeldoko jolas-parkeko joko bat.
-
-
Globoak dardoz jo, eta barruan ageri den ohartxoak saria emango dizu.
Erreferentziak
Kanpo estekak