Baratze marrubi eta baratze-marrubi dira euskara batuan forma onartuak. Euskara batuan onartuta ez dauden hitzen artean mendebalekoortu-mailuki dugu.[5]
Jatorrizko Fragaria vesca marrubietatik bereizteko izendatzen dira baratze-marrubi, eta lehenengoei hiztegi batzuek basamarrubi[6][7] edo basoko marrubi[8] deritze, batez ere basoetan aurkitzen eta gutxi dendaratzen direlako.
Ezaugarriak
Fruitua, egiaz, puztuta dagoen errezeptakulu bat da[9].
Ekoizpena
Ekoizpen komertzialean, landareak estoloiekin ugaltzen dira eta, oro har, sustrai biluzietan edo loreontzi txikietan banatzen dira. Nekazaritzan bi landaketa-eredu erabiltzen dira gehien bat: urteroko plastikultura eta ilara- edo muino-sistema iraunkorra. Kopuru txiki bat berotegietan ere egiten da, urtaro hotzean.
Ekoizpen moderno komertzial gehienek plastikultura sistema erabiltzen dute. Metodo honetan, substratu-ilarak urtero ezartzen dira eta plastiko beltzez estali, belar txarrak eta higadura saihesten dituena, eta horren azpian ureztatzeko tutuak ezartzen dira. Landareak, normalean negutegietan lortzen direnak, unean bertan egindako zuloetan landatzen dira. Estoloiak kendu egiten dira, landarearen energia frutaren garapenera bideratzeko. Uzta amaieran, plastikoa kendu eta landareak lur barruan sartzen dira.
↑Manganaris GA, Goulas V, Vicente AR, Terry LA. (2014). «Berry antioxidants: small fruits providing large benefits» Journal of the science of food and agriculture 94 (5): 825–33. doi:10.1002/jsfa.6432. PMID24122646..