BAP!! (Babarruna ta aza popularra!!) 1984. urtean Andoainen (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da. Taldea 1996an desegin zen.[1]
Taldekideak
- Eneko Abrego (Abeslaria)
- Drake (Baxua eta gitarra)
- Jomes (Gitarra)
- Andreu (Baxua)
- Txanpi (Bateria)
- Mikel Abrego (Bateria)
Historia
Andoainen (Gipuzkoa, Euskal Herria) sortu zen 1984an. Eneko Abregok, Andreuk, Drakek eta Txanpik musika taldea sortu zuten, instrumentuak jotzen abilidade gutxi zutela. Euskal Herrian, Hardcore punk-a lantzen hasi zen lehen taldeetako bat izan zen BAP!!. Bad Brains taldearen influentzia izan zuten beren ibilbidean.
1986an, lehen maketa grabatu zuten, Babarruna ta Aza Popularra!! izenekoa. Maketa hori kontzertuetan saltzen hasi ziren. Haren ondoren, lehen lau abesti ofizialak grabatu zituzten Condenados a luchar (Discos Suicidas) diskorako. Disko horretan, Zer bizio, Porkeria T, Ultimatum, M.C.D. eta Danba taldeek ere parte hartu zuten.
1988an, lehen diskoa kaleratu zuten (Bidehuts eta Etxehuts) Basati Diskak-en laguntzarekin. Diskoa grabatu ostean, Txanpik eta Andreuk taldea utzi eta beraien ordez Mikel Abrego (Enekoren anaia) eta Jomes sartu ziren. Honek, taldekideek elkarren artean instrumentuak aldatzea ekarri zuen. Drake, gitarra jotzetik, baxura pasako zen eta Jomes berriz, gitarra doinuez arduratuko zen. Formazio berriarekin, Zuria beltzez diskoa kaleratu zuten. Disko hori inflexio puntua izan zen taldearentzat, abestien soinua eta erritmoak nabarmen aldatu baitziren.
Taldearen hirugarren lana 1994an kaleratu zen, Lehertzeko garaia izenarekin. Diskoetxez aldatu zuten eta Esan Ozenki diskoetxeak kaleratu zuen. Kritiko askoren ustez, BAP!!-en diskorik onena da, bai letra aldetik eta baita doinu eta erritmo aldetik ere, musikariek gero eta hobeto jotzen baitzuten.
1996an, taldea desegin zen, bere ibilbidea laburbiltzen duen ...ta bestela ondo? bideoarekin. Bertan, bideoklipak, elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuen irudiak azaltzen dira. Taldearen azken kontzertua Andoaingo Gaztetxe zaharrean izan zen. BAP!!-eko kideak beti egon ziren gaztetxe horri lotuak. Kontzertu hura CD eta DVD formatuetan kaleratu zuen Metakek.
Gaur egun, BAP!!-eko kideek Anari edo Inoren Ero Ni taldeetan jarraitzen dute jotzen.[2]
Diskografia
Diskoak
Zuria beltzez eta Bidehuts eta Etxehuts diskoak, Esan Ozenkik berrargitaratu zituen CD formatoan (1996.
Split-ak
- Condenados a luchar (Discos Suicidas, 1986). Disko errekopilatorioa. Bertan lau abesti editatu zituzten: Plastikozko janariak, Tortura NO, Euskal Polizia eta Palabras de engaño.
Bideoak
Erreferentziak
Kanpo estekak