Azkon

Artikulu hau armari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkona (argipena)».
Azkona jaurtikitzen bultzagailuaren laguntzaz

Azkona arma jaurtigarria da, lantza txiki eta mehar baten antzekoa, jaurtitzen dena. Baita sastakatu dezakeen arma bat ere, eskuaz jaurtitzen dena eta hegaldi egonkor bat mantentzeko diseinatua dagoena. Xabalinetatik, buztanean lumak izateak bereizten ditu. Horiek egonkortasuna ematen diote. Ardatz fin eta malguago bat ere badute, eta ezin daitezke ohiko arku batekin jaurti.

Azkon motak

Hiru azkon mota ezberdin daitezke

  • Xabalinak baino txikiagoak direnak, eta haietatik, isatsean lumak dituztelako, egonkortzaile gisa eta ardatz fin eta malguago bat ere izateak, ohiko arku batekin jaurti ezin direlako ezberdintzen direnak.
  • Lantza txiki eta meharrak, burnizko mutur estua zutenak. Hauek, besoarekin jaurtitzen ziren eta Brontze Arotik Erdi Aroraino erabili izan ziren. Erabat metalezkoak zirenak ere bazeuden
  • Harri Aroko arma bat ondo zorroztutako harri bat zuena, pertsonen organo garrantzitsuenetara sar daitekeena.

Egun, azkon hitzak, jaurtigailu ezberdin asko deskribatzen du: Zerbatana batetik jaurtitako orratz txikiak, lantza astunak, setio makinen arieteak eta erromatar skorpioaren jaurtigailu finak.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!