Azido karboxiliko karboxilo talde bat edo gehiago duen azido organiko saila da. Azido karboxiliko bakunenak azido formikoa (HCOOH) eta azido oxalikoa (HOOCCOOH) dira, eta konplexuena, azido zerotikoa (26 karbono atomo). Azido karboxilikoak aseak edo asegabeak izan daitezke[1].
Karboxilo taldea karbonil (RR'C=O) eta hidroxil (R-O-H) bat edo gehiagok osaturiko funtzio taldea da, -C(=O)OH (baita COOH edo -CO2H idatzia ere) formula duena.