Autumn in New York (euskaraz Udazkena New Yorken), 2000ko Joan Chen txinatar zinema zuzendariaren amodiozko drama film bat da. Richard Gere, Winona Ryder, Anthony LaPaglia, Elaine Stritch, Vera Farmiga eta Sherry Stringfield aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, New York. Will Keane (Richard Gere) hiriko jatetxe ospetsu eta prestigiotsuenetako baten jabea da. Bere karisma segurtasunari esker emakumeentzat erakargarria da, baina hauekin harremanak izan arren ez du ezkontzeko pausorik ematen. Charlotte Fielding (Winona Ryder) neska gaztea ezagutzean, hark duen bizipoza izugarriak xarmanduko du. Charlotte neska independientea eta bizia da, Willek amodioa eta bizitzarekiko dituen aurreritziak erabat suntsituko ditu. Bizitza ongi aprobetxatu beharra duela jakitun denez, Charlottek Willi maitatzeko gaitasun izugarria eta bere adinetik haratago dagoen ikuspuntua eskeiniko dizkio.
Aktoreak
Kanpo estekak