Aupa Etxebeste!

Aupa Etxebeste!
Jatorria
Argitaratze-data2005
IzenburuaAupa Etxebeste!
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa
Iraupena97 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Asier Altuna
Telmo Esnal

Gidoigilea(k)Asier Altuna
Telmo Esnal

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaXabier Berzosa
Konpainia ekoizleaIrusoin
Argazki-zuzendariaJavier Agirre Erauso

IMDB: tt0476431 Filmaffinity: 119607 Rottentomatoes: m/aupa_etxebeste_2011 Allmovie: v345763 Edit the value on Wikidata
kronologia
Aupa Etxebeste! Agur Etxebeste!

Aupa Etxebeste! 2005ean Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzendutako euskal filma da. Komedia hau 12 urtez euskaraz egin zen lehendabiziko filma luzea da. Hori zela eta, arrakasta handia izan zuen Euskal Herrian zein nazioartean.

Ordurarte, euskarazko elkarrizketak dituen inoizko pelikularik ospetsuenetariko bat izan zen: 71.951 ikusle izan zituen, 341.462,88 -ko kopurua bilduz[1] 2019an bigarren zatia estreinatu zen, Agur Etxebesteǃ.

Ezaugarri teknikoak

Zuzendaritza Asier Altuna eta Telmo Esnal
Gidoia Asier Altuna, Pablo Bueno eta Telmo Esnal
Ekoizlea Xabier Berzosa, Txepe Lara[2]
Musika Javi Pez
Argazki Zuzendaria Javier Agirre
Editorea Pite Piñas
Makillajea Lola Lopez
Jantziteria Nagore Aranburu
Soinua Iñaki Alonso, David Alvarez, David Calleja eta Alvaro Herrero
Efektu bereziak Pablo Urrutia
Ekoizleak: Irusoin eta Alokatu S.L.
Babesleak Eusko Jaurlaritza eta Sogecable Canal Plus
Bilkina 332.053,18 €[3]
Ikusle 69.571[3]

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Patrizio Etxebeste, txapelak egiten dituen enpresaburu eta alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatzen da. Horrexegatik, familiak ezin du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz kontura ez dadin itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta geldituz. Honek elkarrekiko harremanetan eragina izango du.

Aktoreak eta pertsonaiak

Sariak

Saria Urtea Emaitza Kategoria Saritua(k)
Goya Sariak 2006 Proposatua Zuzendari berri onena Asier Altuna eta Telmo Esnal
Donostiako Zinemaldia 2005 Garailea Gazte Epaimahaiaren Saria Asier Altuna eta Telmo Esnal
São Pauloko Zinemaldia 2006 Proposatua Nazioarteko Epaimahaiaren Saria Asier Altuna eta Telmo Esnal

Erreferentziak

  1. Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..
  2. Urkizu, Urtzi. ««36ko gerrako irabazleek jarraitzen dute botere militarrean eta juridikoan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  3. a b Base Cine

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!