Attila (italieraz: Attila, il flagello di Dio; frantsesez: Attila fléau de Dieu; euskaraz: «Atila, Jainkoaren zigorra»), 1954ko Pietro Francisci italiarrak zuzendutako historia eta biografia film bat da. Atila hunoen erregearen bizitzan oinarritua dago. Anthony Quinn, Sophia Loren, Henri Vidal, Irene Papas, Ettore Manni eta Christian Marquand aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
V. mendea, Atila (Anthony Quinn) eta bere huno erregeek Europako iparraldea sarraskitu dute, aurrean topatzen duten oro erraustuz. Leon I.a Aitasantuaren kemenak bakarrik lortuko du Atilak Erroma ez suntsitu eta Italiar penintsulatik alde eginaraztea.
Aktoreak
Kanpo estekak