2020ko Udako Olinpiar Jokoetako gizonezkoen 50 kilometro ibilketa 2021eko abuztuaren 6an hasi zen Sapporon, Japonia[1].
Lasterketa Tokiotik Sapporora mugitu zen, batez beste 4ºC hotzagoa delako abuztuan. Hala ere, bi hiriek tenperatura oso antzekoa izan zuten amaieran.[2].
Testuingurua
1932ko Udako Olinpiar Jokoetatik aurrera, 1976ko Udako Olinpiar Jokoetan izan ezik[3], beste guztietan egin da proba hau. Matej Tóth eslovakiarra izan zen aurreko edizioa irabazi zuena.
Genero-orekaren aldeko mugimendu olinpikoa dela eta (50 kilometroko ibilketa da emakumeen artean parekorik ez duen atletismoko proba bakarra[4]), eta telebistako zein zuzeneko jarraitzaileen galera dela eta, 50 kilometroko ibilketa kendu eta nolabaiteko errelebo mistoen proba bat izango da 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan.
Emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak