2020ko Udako Olinpiar Jokoetako emakumezkoen maratoia2021ekoabuztuaren 7ko goizeko 6:00etan hasi zen Sapporon, Japonia[1]. Peres Jepchirchir kenyarrak irabazi zuen urrea 2:27:20ko markarekin, jarraian munduko errekorraren jabe den Brigid Kosgei kenyarra iritsi zen eta, hirugarren Molly Seidel estatubatuarra iritsi zen, bere bizitzan egiten zuen hirugarren maratoia izanda ere. 1984ko Udako Olinpiar Jokoetan lehen aldiz ospatu zenetik 10. maratoi olinpikoa izan zen emakumeentzat.
Lasterketa Tokiotik Sapporora mugitu zen, batez beste 4ºC hotzagoa delako abuztuan. Ordua ere aurreratu zen, arrazoi berberagatik. Hala ere, bi hiriek tenperatura oso antzekoa izan zuten amaieran, 25ºC egiten baitzituen lasterketa hasieran eta 29ºC 8:30ean helmugara iristen ari zirenean[2].