Arusha Tanzania iparraldeko hiria da, izen bereko eskualdearen hiriburua. Hiriak 516.000 biztanle ditu (2007ko zentsua) eta lurralde osoak, hiriburukoak barne, 1.288.088. Arusharen ingurua aberatsa da: Rift Haran Handiaren ekialdeko ertzean dago kokatuta eta hiritik gertu Meru mendia dugu. Hiri hau, bestetik, arrera errazena da Ngorongoro Kontserbazio Eremua, Serengeti Parke Nazionala, Tarangire Parke Nazionala, Kilimanjaro, Manyara lakua eta beste inguru interesgarrietara joateko eta, ondorioz, turismoaren derrigorrezko geldiunea. Hori guztia bertako Parkea ahaztu gabe, Meru mendian dagoen Arusha Parke Nazionala.
Arusha, bestetik, diplomazia munduan oso ezaguna da. Afrika Ekialdeko hiri estrategikoa da eta bertan nazioarteko batzar asko egin dira. Kulturalki nahasketa handia ikusten da hirian: arabiarrak, indiarrak, europarrak, bertako populazioak... Ondorioz ere erlijio asko praktikatzen dira.
Klima
Datu klimatikoak (Arusha)
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
29
|
29
|
27
|
25
|
22
|
21
|
21
|
22
|
24
|
27
|
27
|
27
|
25.1
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
10
|
11
|
12
|
14
|
11
|
9
|
9
|
9
|
8
|
11
|
11
|
10
|
10.4
|
Pilatutako prezipitazioa (mm)
|
58
|
84
|
178
|
368
|
211
|
33
|
15
|
20
|
20
|
36
|
112
|
102
|
1237
|
Iturria: Weatherbase[1]
|
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak