XIX. mendearen hasieran auzi txiki bat izan zen Otsan apaizarekin. Eztabaida Orbaitzeko apaizaren eta Artziko apaizaren artean gertatu zen, OtsakoakArtzikoaren alde eginez, Longidakoaren hizkuntza "ulertzeko oso zaila zelako, herri honetakoaren oso desberdina zelako". Ez dakigu nongoa zen Orbaitzeko apaiza, baina ohikoena Artzibarkoa ez zela pentsatzea da, ez baitzuen artzibarrera hitz egiten.
Aingeru Irigaraien1935eko datuek, biztanleriaren datuekin konbinatuta, adierazten dute urte horretan azpieuskalki hauko 710 euskaldun izango zirela, artzibarrera hiztunak.
1930eko hamarkadan, Artzibarko azpieuskalkiak bere nagusitasuna galdu zuen gaztelaniaren mesedetan, asmo politikoko (Frankismoa) eta izaera ekonomikoko hainbat inguruabar sozialengatik, gaztelaniaren aurrerabidea errazten zutenak. Borondatezko berezko hizkuntzaren galera hori euskaraz hitz egiteko debekuarekin batera gertatu zen. Hala, 1937an erabat debekatu zen bide publikoan euskaraz hitz egitea. Hurrengo urtean, euskara erregistroetatik kanpo uzten da, eta horren atzetik daude auzitegiak, saltokiak, eskritura publikoak, aldizkariak, eskolak, irratiak... Horrela, herri landatarrenetan, edo batzuetan ezta hori ere, euskara familiartera bakarrik baztertuta geratu zen.
250 urtetik hona jasaten ari zen euskalduntze-ezaren prozesua 2000ko hamarkadan iritsi zen bere punturik kritikoenera, eta hiru ibarretan artzibarrera eta euskararen kontserbazio-egoera kritikoa izan zen. 2007an jakin zen euskalki hori erabat desagertu zela, hiztun guztiak hil baitziren.
Kokapena
Gaur egun, ez dago artzibarrera hiztunik. Hala ere, 1870an, hiztunak erregistratu dira hiru ibarretan, honako herri hauek barne:
Bokalismoari dagokionez, oa > ua taldeak ixtera jotzen du batzuetan (da nesakua, ez mutikua)
Bokalerdiaren kontsonantizazioa dugu u > b kasuan (gau > gaba)
Monoptongaketak sailean, ai diptongoa > i bihurtu da (jinkuenpaxa)
Goiko bokalek eragin asimilazioaz mintzatuko gara orain, -a bokala nagusitzen da aitzineko -u eta -i ren ondoren (kulpa, erbia)
-on bukaera gordetzen da gaztelaniatik datozen -ón bukaturiko erdal maileguetan (kañon, millon)
Morfologia
Mugagabe, mugatuari dagokionez, jakina da euskaraz, azken honetan mugatzaileak gero eta gehiago ezartzen direla. Aditzondoak, adjektiboa eta bigarren mailako predikatuak mugagabe edo partitiboarekin adierazten dira mendebal eta erdialdeko hainbat kasutan (i gaixto aiz, gaxto zara)
Kasu ergatiboari dagokionez, jakina ere bada, euskararen dialektoen artean euskalkiak bi multzotan bereizten dituen isoglosa garrantzitsua badagoela; hau da, alde batetik absolutibo pluralaren eta ergatibo pluralaren arteko ezberdintasuna egiten duten euskalkiek, (-ek) morfema atxikiz ergatibo pluralerako, eta (-ak) absolutibo pluralerako
Kasu soziatiboan -aki dugu maiz askotan (filaeki, inzensarioaeki)
Kasu prolatiboan zenbaitetan -tik dugu: ez da markarik agertzen (ni kanpero bainindego)
Ablatibo bizigabean -taik morfema ohikoa dugu (hortaik hasi da)
Distributiboan -ra morfema banatzailea agertzen da, -na/-ra-ren balio berberarekin
Kalkuluen arabera, 1870ean 1 220 hiztun zituen ipareartzibartar artzibarrerak, 1935ean 450 eta 1970ean 24. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.
Kalkuluen arabera, 1870ean 700 hiztun zituen ipareartzibartar artzibarrerak, 1935ean 60 eta 1970ean 1. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.
Arriasgoitiko aldaera
Aldaera honek Arriasgoitiko herri guztak hartzen ditu: Zaldaitz, Urritzelki, Beorieta, Zuntzarren, Galdurotz, Aginaga, Ilotz, Leiun, Zalba eta Laboa. Aldaera honek aditz-formak -io- erabiltzen ditu. Arriasgoitiko aldaera eta hegoesteribartar aldaeraren arteko ezberdintasun nagusiak ezin izan dira zehaztu aldaera honen desagertze goiztiarraren ondorioz, baina ñabardura batzuk bazeudela ezagutzen da.
Kalkuluen arabera, 1870ean 320 hiztun zituen ipareartzibartar artzibarrerak, 1935ean 12 eta 1970ean 1. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.
Hegoesteribartar aldaera
Aldaera honek Esteribarko hegoaldeko herriak hartzen ditu: Tirapegi, Larsuein, Sarasiber, Idoi, Akarreta, Gendulain, Zuriain, Ilurdotz, Antxoritz, Irotz, Zabaldike, Arleta eta Olloki. Aldaera honek aditz-formak -io- erabiltzen ditu. Arriasgoitiko aldaera eta hegoartzibartar aldaeraren arteko ezberdintasun nagusiak ezin izan dira zehaztu aldaera honen desagertze goiztiarraren ondorioz, baina ñabardura batzuk bazeudela ezagutzen da.
Kalkuluen arabera, 1870ean 530 hiztun zituen ipareartzibartar artzibarrerak, 1935ean 190 eta 1970ean 0. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.
Hiztegia
Orreaga Ibarrak hainbat urtez jaso zituen artzibarreraren berezko hitz batzuk:[3]
alegera: poza
altxatu: eskutatu
arrañatu: moldatu
baratu: gelditu
despeitu: agurru
elleba: iloba
fale: joale
gizeitsu: gixajo
hobenean: behar bada
izertu: tximistak izan
jinestatu: sinistru
kutxeta: ia
lekuttu: aldendu
makur: txarra
nion: inon
oiarka: abarka
potta: muxua
rakilikallu: ebakitzaile
sautsi: jatsi
tranka: enbor handia
tzitzar: karkarabarra
ukurtu: makurtu
zernahi: edozein
Gainera, herri gehienek artzibarreraz dute izen tradizionala, eta gaur egungoak, euskara batuaz:
Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren bidez, hizkera honetako azken hiztunetako batzuk elkarrizketatu ahal izan dira, eremu honetako kulturaren eta hizkuntzaren zenbait alderdi zaindu ahal izateko. Hauek dira erroibarrerako azken euskaldun zaharrak:[4]
↑Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.