Artistaren gaztetako portreta

1917ko edizioa

Artistaren gaztetako portreta James Joyce idazle irlandarraren lehen nobela da. Estilo modernistan idatzita dagoen Künstlerroman bat da (artista baten bizitzari, lanari eta sormenari buruzko eleberria). Stephen Dedalusen, Joyceren alter ego fikzionalaren, iratzartze erlijioso eta intelektuala kontatzen du. Joyceren alter egoaren abizenak erreferentzia egiten dio greziar mitologiako Dedalo artisau bikainari. Stephenek zalantzan jartzen ditu berak bizitako konbentzio katoliko eta irlandarrak eta horien aurka matxinatzen da. Azkenean, Europa kontinentean bere burua erbesteratzen bukatzen du. Ondorioz, Joycek bere lehen liburu honetan erabiliko ditu etorkizunean Ulises (1922) eta Finnegans Wake (1939) lanetan garatuko dituen teknika batzuk.

1904an hasi zen liburua idazten. Garai hartan, Stephen Hero izena jarri nahi zion, eta hasieran 63 kapituluko nobela autobiografikoa izango zen, estilo errealistan idatzita. Baina, 25 kapitulu idatzi eta gero, Joycek alde batera utzi zuen ordura arte egindakoa, eta 1907an lana berridazten hasi zen. Liburuko gaiak eta protagonista moldatu zituen bost kapituluko nobela trinkoa izan zedin. Errealismo zorrotza alde batera utzi eta zeharkako estilo librea maiz erabili zuen, irakurleak Stephen garatzen ari zen kontzientzia ikus zezan. Ezra Pound poeta amerikar modernistak serie moduan argitaratzea lortu zuen The Egoist literaturazko aldizkari ingelesean 1914an eta 1915ean. Azkenik, 1916an B.W. Huebschek New Yorken liburu moduan argitaratu zuen. Artistaren gaztetako portreta nobelari eta Dublindarrak (1914) istorio bildumari esker lortu zuen Joycek bere burua modernismo literarioaren abangoardian kokatzea.

Historia

James Joyce (1882 – 1941) Dublinen, Irlandan, jaio zen, erdi-mailako klaseko familia batean. Ikasle aparta izan zen, eta 1902 urtean Dublingo University College unibertsitatean graduatu zen. Hurren, Parisera joan zen medikuntza ikastera, baina denbora laburrean utzi egin zuen. Haren familiak eskatuta, Irlandara bueltatu zen, ama hiltzen ari baitzen minbiziak jota. Amak hala erregutu arren, Joyce eta bere anaia Stanislaus-ek konfesioa egiteari edo jaunartzea egiteari uko egin zioten, fedegabeak baitziren. Era berean, ama koman sartu zenean ere, ez ziren belauniko jarri errezatzeko.[1] Bere liburuak argitaratzen saiatu ondoren, bai eta (arrakastarik gabe) egunkari propioa sortzen saiatu ondoren ere, Joycek irakasle, abeslari eta kritikari moduan egin zuen lan.[1]

James Joyce 1915ean.

Joyce 1904. urtean saiatu zen lehenengo nobela, Stephen Hero, idazten.[1] Urte bereko ekainean Nora Barnacle ikusi zuen Nassau Street kaletik paseatzen.[1] Ekainaren 16ean hasi ziren elkarrekin ibiltzen, Ulises nobela gertatzen den egun berean.[1] Joyce eta Nora berehala maitemindu ziren bata besteaz, eta biek Irlandari eta Elizari buruz partekatzen zituzten kritikek harremana sakondu zuten.[1] Hala, Joycek eta Norak Europa kontinentalera ihes egin zuten ezkontzeko. Hasiera batean Zürichen geratu ziren, baina gero Triestera (garai hartan Austro-Hungariako Inperioaren parte) joan ziren. Bertan hamar urtez bizi ziren, eta denbora horretan Joyce ingeleseko irakaslea izan zen. Ondoren, 1905eko martxoan, Triesteko Berlitz Eskolara lekualdatu zuten, Austriako espioitza-giroa oso mehatxagarria baitzen.[1] Norak seme-alabak izan zituen: George 1905ean eta Lucia 1907an. Joycek bitartean fikzioa idazten zuen, eta bere lehenengo saiakera eta istorioak «Stephen Daedalus» goitizenarekin sinatu zituen. Istorio labur horiek Dublindarrak (1914) bilduma osatu zuten. Liburu horrek zortzi urte behar izan zituen argitaratua izan arte, haren inguruan eztabaida baitzegoen.[1] Dublindarrak argitaratu arte itxaroten zuen bitartean, Joycek Irlandan 1904ean hasi eta 1907an utzi zuen Stephen Hero nobelako gai nagusiak landu zituen. Eraldaketa horren bidez, Artistaren gaztetako portreta sortu zuen, 1916an argitaratu zena (Lehen Mundu Gerraren erdian Zürichera itzuli eta urtebete geroago).[1]

Argitaratu baino lehen

Bere editoreek hala eskatuta, Joycek «Artistaren portreta» izeneko filosofia-fikziozko obra bat bidali zuen Irlandako Dana literatura-aldizkarira 1904ko urtarrilaren 7an. Dana-ko editoreak, W. K. Magee-k, lana errefusatu zuen, eta Joyceri esan zion «ezin zuela argitaratu ulertzen ez zuen zerbait.»[ 1904ko otsailaren 2an, bere 22. urtebetetzean, Joyce Stephen Hero izeneko nobela biografiko bat idazten hasi zen, eta Artistaren gaztetako portreta-n ageri ziren filosofia estetikoaren zenbait ezaugarri baliatu zituen. 1905eko erdialdera arte ibili zen liburuan lanean, eta, urte horretan bertan, eskuizkribua Triestera eramatea erabaki zuen, bertara bizitzera joan zenean. Dublindarrak nobelako istorioetara aldatu zuen arreta Joycek, baina, hala ere, jarraitu egin zuen Stephen Hero idazten. Hala,  914 orrialde idatzi eta gero, hasieran pentsatutako 63 kapituluetatik 25 bat inguru amaituta, Joycek erdi-bukatutzat jo zuen liburua.  Baina, 1907ko irailean, istorioa idazteari utzi zion, eta ordura arte egindako testua eta haren egitura berrikusteari ekin zion. Berrikuspen horretatik sortu zen Artistaren gaztetako portreta. 1909rako obrak bazuen itxura ona, eta Joycek zenbait kapitulu erakutsi zizkion Ettore Schmitz izeneko bere ikasleetako bati, ariketa gisa. Schmitz bera, idazle bikaina baitzen, harrituta geratu zen lanarekin, eta horrek Joyceri bultzada eman zion obra idazten jarraitzeko.

1911n, Joyceri haserre bizia piztu zitzaion, inork ez baitzuen bere Dublindarrak liburua argitaratu nahi, eta haserre bizi horren ondorioz Artistaren gaztetako portreta-ren eskuizkribua sutara bota zuen. «Familia suhiltzaileak», Eileen arrebak barne, lana salbatzea lortu zuen. 1907an Chamber Music argitaratu zen, Joycen poema-sorta bat.

Joycek berak zioenez, «mizkinkeria arduratsua» erakutsi zuen nobelarako erabili zituen materialei dagokienez. Arreta handiz egindako 5 kapituluetan bildu zituen bere estiloa eta gaztetasuna azaltzeko erabili zituen aurreko bi obrak, Artistaren portreta eta Stephen Hero, bai eta Triesten idatzitako koadernoak ere, Tomas Akinokoaren filosofiari buruzkoak.

Stephen Hero hirugarren pertsonako narratzaile orojakilearen ikuspuntutik idatzita dago, baina Portreta-n Joycek zeharkako estilo librea darabil. Aldaketa horrek  Stephen narrazioaren erdigunean kokatzen du argi eta garbi. Pertsonaiek eta gertaerek Stephenen arabera hartzen dute garrantzia, eta bere ikuspuntuaren arabera hautematen ditugu. Bertan agertzen diren toki eta pertsonaiak ez dira soilik Joycek noizbait ezagutu zituelako agertzen. Xehetasunak arreta handiz aukeratu eta txertatzen ditu, nobelaren estiloarekin bat etor daitezen.

Behin argitaratuta

1913an W.B Yeats poeta irlandarrak Joycen lana gomendatu zion Ezra Pound poeta amerikar abangoardistari. Garai hartan, Pound poema antologia bat prestatzen ari zen. Poundek Joyci idatzi zion[2], eta 1914an Joycek liburuaren lehen kapitulua eman zion Poundi. Horrenbeste gustatu zitzaion, non Londresko The Egoist aldizkari literarioan serie moduan argitaratzeko presioa egin baitzion. Joycek presaka bukatu zuen nobela[1], eta 25 ataletan agertu zen 1914ko otsailaren 2tik 1915eko irailaren 1era arte.[3]

Ezin zuten argitaletxe britainiarrik aurkitu obra bukatua argitaratzeko, eta, beraz, Poundek B.W Huebsch argitaletxe amerikarrarekin adostu zuen argitalpena. 1916aren abenduaren 29an argitaratu zuten[1]. Britainia Handian The Egoist Pressek berrargitaratu zuen 1917ko otsailaren 12an, eta Jonathan Capek argitaratzeko ardura hartu zuen 1924tik aurrera. Viking Pressek Chester Andersonek zuzendutako berrikusketa bat argitaratu zuen. Zuzenketa horrek oinarri hartu zituen eskruizkibu orijinala, zuzenketa zerrenda eta zirriborroetan egindako zuzenketa txikiak. Edizio hori «izen handikotzat eta “estandartzat” hartzen da»[4]. 2004an, testu hori bera erabili zuten Everyman´s Libraryren laugarren edizioak, Bedforden edizioak, bai eta Oxford World's Classicsen edizioak ere. Garland argitaletxeak edizio kritiko bat argitaratu zuen 1993an, Hans Walter Gabler-ek editatua.[3]

Sinopsia

Behin batean, eta oso garai ona zen behin bateko hura, bazetorren ñoño bat – muuu! - bidean barrena eta bidean barrena zetorren ñoño horrek mutil txiki polit bat aurkitu zuen, etxeko ninia izena zuena...

Aitak kontatzen zion ipuin hori; aitak kristal baten atzekaldetik begiratzen zion; aurpegi iletsua zuen.

Etxeko ninia zen. Ñoñoa, Betty Byrne bizi zeneko bidean barrena zetorren. Bettyk limoizko goxoak saltzen zituen.

— James Joyce, Artistaren Gaztetako Portreta, I Atala. (Irene Aldasorok itzulia)

Stephen Dedalus haurraren haurtzaroari buruz mintzo zaigu liburua. Ahotsa ez da pertsonaia nagusiarena, baina, hala ere, haren sentimenduak ulertzen ditu. Gainera, erabiltzen den hiztegia aldatu egiten da haurra hazten doan heinean. Loturarik gabeko hainbat pasartetan zehar,[1] Stephenek mundua deskubritu eta ulertuko du,[1] eta, bitartean, irakurleak pertsonaia nagusiaren beldurrak eta nahasmenduak biziko ditu. Stephen protagonista Clongowes Wood College ikastetxe jesuitara joango da ikastera, non haur beldurti eta adimentsuak gelakideen isekak jasango baititu. Bitartean, jokabide arauak ikasiko ditu. Gabonetako afari batean ezagutuko ditu Stephenek Irlandako tirabira politiko, sozial eta erlijiosoak, Charles Stewart Parnell politikariaren ingurukoak. Tirabirek gaztakak sortuko dituzte familiako kideen artean, eta Stephenek ez du jakingo zer instituzio politikoetan izan dezakeen konfidantza[1] Clongowes ikastetxera itzultzean, diziplina zorroztuko da, eta jesuitek zigor fisikoak areagotuko dituzte. Hori gertatuko da bost ikasle heldu harrapatuko dituztelako joku homosexualetan. Irakasle batek uste izango du Stephenek betaurrekoak apurtu dituela ez ikasteko, baina ikaskideen laguntzarekin Stephenek adorea bilduko du zuzentzailearengana joateko eta kexatzeko. Aita Conmee zuzendariak ziurtatuko dio ez dela berriro halakorik gertatuko, eta Stephenek garaipen sentsazioa biziko du.[1] Stephenen aita zorpetu egingo da, eta familiak bere kanpoaldeko etxebizitza atsegina utzi behar izango du Dublinera bizitzera joateko. Stephen ohartuko da ez dela Clongowesera itzuliko. Hala ere, Aita Conmeeren beka baten bidez nerabea Belvedere College institutora joango da. Bertan, arrakasta handia izango du akademikoki, eta klaseko buru bilakatuko da.[1] Stephenek diru asko lortuko du eskolak emandako sari batzuei esker, eta prostitutengana joaten hasiko da. Stephenen aita mozkorti galanta da, eta elkarrengandik urrutiratzen hasten dira.[1]

Stephen Dedalusek epifania estetiko bat izango du Dollymount Strand hondartzan.

Stephenek amore emango du plazer sentsualen aurrean, hain justu haren klasea erretiro erlijioso batera eramaten dutenean, non mutilek sermoiak jasoko dituzten.[1] Stephenek arreta berezia jarriko du harrotasunaren, kulparen eta zigorketaren inguruko sermoietan, eta baita Azkenkietan ere (heriotza, judizioa, infernua eta paradisua). Sermoiek infernuko zigorketa amaigabea eta beldurgarria deskribatuko dute, eta Stephenek uste izango du hitz horiek beregana zuzenduta daudela. Horrela, larritu egingo da, eta barkamena desiratzen hasiko da. Gustura itzuliko da elizara, eta damutasun aszetikoaren mesedean lanean hasiko da, baina egunerokotasunak eragingo du Stephenen burua beste nonbaitera joatea. Bere debozioak jesuiten atentzioa deituko du, eta Stephen animatuko dute apaiz bilakatzeko.[1] Stephenek denbora hartuko du pentsatzeko, baina fede krisi bat izango du pentsamendu espiritualen eta anbizio estetikoen arteko gatazkak eraginda. Dollymount Strand hondartzaren ondoan, neska bat ikusiko du uraren gainean ibiltzen. Une horretan, epifania bat izango du, eta neskaren edertasuna paperean islatu nahi izango du.[1]


Dublingo University Collegeko ikasle delarik, Stephen gero eta gehiago nekatzen da bere inguruko instituzioez: Eliza, eskola, politika eta familia. Bere familiaren aberastasuna desagertzen den heinean, aitak errieta egiten dio eta amak elizara bueltatzera bultzatzen du.[1] Stephenek, gero eta lehorragoa eta umorerik gabe, Elizarekiko sentitzen duen alienazioa eta garatu duen teoria estetikoa azaltzen die bere lagunei. Horiek, ordea, ez dute onartzen ez bata ez bestea.[1] Stephenek ondorioztatzen du Irlanda hertsiegia dela bere burua artista moduan guztiz garatzeko, eta joatea erabakitzen du. Bere burua erbesteratzea erabakitzen du, beraz, baina ez aldez aurretik bere egunerokoan bere jaioterriarekiko dituen loturak azaldu baino lehen:[1]

“… Banoa milioigarren aldiz esperientziaren errealitatearen enkontrura eta arimako tailerrean nire arrazaren kontzientzia sortugabea forjatzera.”

Erreferentziak

  1. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w Bowker, Gordon. (2012). James Joyce : a new biography. (1st American ed. argitaraldia) Farrar, Straus and Giroux ISBN 978-0-374-17872-7. PMC 759174980. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  2. Pound, Ezra. (1967). Pound/Joyce : the letters of Ezra Pound to James Joyce, with Pound's essays on Joyce. ISBN 0-8112-0159-7. PMC 188480. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. a b James Joyce in context. Cambridge University Press 2009 ISBN 978-0-511-48099-7. PMC 320854991. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. Brockman, William S.. (2004-06-01). «"A Portrait of the Artist as a Young Man" in the Public Domain» The Papers of the Bibliographical Society of America 98 (2): 191–207.  doi:10.1086/pbsa.98.2.24295781. ISSN 0006-128X. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).

Kanpo estekak

Read other articles:

Voce principale: Capitani reggenti. Emblema della Repubblica Capitani reggenti della Repubblica di San Marino dal 1901 al 2000. Anno Semestre Capitani reggenti 1901 aprile Luigi Tonnini Marino Nicolini ottobre Antonio Belluzzi Pasquale Busignani 1902 aprile Onofrio Fattori Egidio Ceccoli ottobre Gemino Gozi Giacomo Marcucci 1903 aprile Federico Gozi Nullo Balducci ottobre Marino Borbiconi Francesco Marcucci 1904 aprile Menetto Bonelli Vincenzo Mularoni ottobre Luigi Tonnini Gustavo Babboni 19...

 

NamangKecamatanSuasana persawahan di Desa NamangNegara IndonesiaProvinsiKepulauan Bangka BelitungKabupatenBangka TengahPemerintahan • CamatDrs. Abdul KuriPopulasi • Total17,032 [1] jiwaKode Kemendagri19.04.05 Kode BPS1904021 Luas203,56 km²Desa/kelurahan8 desa Namang adalah sebuah kecamatan di kabupaten Bangka Tengah, Kepulauan Bangka Belitung, Indonesia. Pertanian Pemanfaatan lahan bekas tambang menjadi lahan pertanian juga dikembangkan di daerah ini deng...

 

العلاقات الفانواتية النيكاراغوية فانواتو نيكاراغوا   فانواتو   نيكاراغوا تعديل مصدري - تعديل   العلاقات الفانواتية النيكاراغوية هي العلاقات الثنائية التي تجمع بين فانواتو ونيكاراغوا.[1][2][3][4][5] مقارنة بين البلدين هذه مقارنة عامة ومرجعية لل

Ambassade de France au Danemark France Danemark Logo de l'ambassade de France au Danemark. Lieu Kongens Nytorv 4 Copenhague 1050 Coordonnées 55° 40′ 52″ nord, 12° 35′ 14″ est Ambassadeur Christophe Parisot Nomination 15 juin 2022 Site web https://dk.ambafrance.org/-Francais- Géolocalisation sur la carte : Copenhague Ambassade de France au Danemark Géolocalisation sur la carte : Danemark Ambassade de France au Danemark Voir aussi : Amba...

 

Kanada  Willie Mitchell Geburtsdatum 23. April 1977 Geburtsort Port McNeill, British Columbia, Kanada Größe 191 cm Gewicht 93 kg Position Verteidiger Nummer #33 Schusshand Links Draft NHL Entry Draft 1996, 8. Runde, 199. PositionNew Jersey Devils Karrierestationen 1997–1999 Clarkson University 1999–2001 Albany River Rats 2001–2006 Minnesota Wild 2006 Dallas Stars 2006–2010 Vancouver Canucks 2010–2014 Los Angeles Kings 2014–2016 Florida Panthers William Reid „Willie...

 

Sebuah tank 2S9 Nona hasil pengembangan TsNIITochMash TsNIITochMash (bahasa Rusia: ЦНИИТочмаш; akronim dari bahasa Rusia: Центральный научно-исследовательский институт точного машиностроения, bahasa Inggris: Central Research Institute for Precision Machine Building, bahasa Indonesia: Pusat Lembaga Penelitian Peralatan Presisi) adalah sebuah pusat penelitian dan desain asal Rusia yang mendesain dan mengembangkan senjata a...

العلاقات الوسط أفريقية الغرينادية جمهورية أفريقيا الوسطى غرينادا   جمهورية أفريقيا الوسطى   غرينادا تعديل مصدري - تعديل   العلاقات الوسط أفريقية الغرينادية هي العلاقات الثنائية التي تجمع بين جمهورية أفريقيا الوسطى وغرينادا.[1][2][3][4][5] مقا...

 

Point-based valuation system for chess pieces In chess, a relative value (or point value) is a standard value conventionally assigned to each piece. Piece valuations have no role in the rules of chess but are useful as an aid to assessing a position. The best known system assigns 1 point to a pawn, 3 points to a knight or bishop, 5 points to a rook and 9 points to a queen. However, valuation systems provide only a rough guide and the true value of a piece is very position dependent. This arti...

 

عمال يعملون على إزالة الأنقاض في 14 سبتمبر 2001 اتسمت ردة الفعل على المستوى المحلي، وعلى مستوى ولاية نيويورك، وعلى المستوى الفدرالي والدولي تجاه هجمات 11 سبتمبر على مركز التجارة العالمي بضخامتها. حفزت أحداث ذلك اليوم استجابة كبرى لدى خدمات الطوارئ المحلية وفرق الإنقاذ للمساع...

District in Nagano Prefecture, Japan This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Kitasaku District, Nagano – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (May 2023) (Learn how and when to remove this template message) You can help expand this article with text translated from the corresponding article in ...

 

Army Air Forces general (1898–1943) For other people of the same name, see Kenneth Walker (disambiguation). Kenneth WalkerBrigadier General Kenneth N. WalkerBirth nameKenneth Newton WalkerNickname(s)KenBorn(1898-07-17)17 July 1898Los Cerillos, New Mexico TerritoryDied5 January 1943(1943-01-05) (aged 44)Rabaul, New BritainPlaces of Burial(markers only) Arlington National Cemetery Manila American Cemetery, Philippines Allegiance United States of AmericaService/branchAviation Section...

 

Армійська група «Лох»Armeegruppe Loch Штурмова гармата Sturmgeschütz III (праворуч) та САУ «Hummel» (ліворуч). 1943На службі 31 жовтня — 4 грудня 1943Країна  Третій РейхВид HeerТип ВермахтЧисельність армійська групаУ складі Група армій «Північ»Війни/битви Радянсько-німецька війна Блока...

Elezioni politiche in Italia del 1996 Stato  Italia Data 21 aprile Legislatura XIII legislatura Assemblee Camera dei deputati, Senato della Repubblica Legge elettorale Legge Mattarella Affluenza 82,54% ( 3,53%) Liste PDS, PpP, RI, FdV, PSd'Az FI, AN, CCD-CDU Coalizioni L'Ulivo Polo per le Libertà Camera dei deputati Voti 16 265 98543,39% 15 772 20342,07% Seggi 322 / 630 246 / 630 Differenza % nuova coalizione[1]% 0,77% Differenza seggi nuova coalizione&#...

 

Comune in Veneto, ItalyMonselice Monséłexe (Venetian)ComuneComune di Monselice Coat of armsLocation of Monselice MonseliceLocation of Monselice in ItalyShow map of ItalyMonseliceMonselice (Veneto)Show map of VenetoCoordinates: 45°14′N 11°45′E / 45.233°N 11.750°E / 45.233; 11.750CountryItalyRegionVenetoProvincePadua (PD)FrazioniMarendole, Monticelli, Ca' Oddo, San Cosma, San Bortolo, CarmineGovernment • MayorGiorgia Bedin (since 2019) (Leg...

 

1914 edition of the International Lawn Tennis Challenge 1914 International Lawn Tennis ChallengeDetailsDuration7 July – 15 August 1914Edition13thTeams7ChampionWinning Nation Australasia← 1913 1919 → 1914 International Lawn Tennis Challenge (Davis Cup) finals match between Australasia and the United States played at the West Side Tennis Club in New York on 13–15 August. Players shown on the near side are Norman Brookes (left) and Anthony Wilding (right) for Australasia and...

1952 long poem by E. J. Pratt Towards the Last Spikeby E.J. PrattFirst editionFirst published in1952 (1952)CountryCanadaLanguageEnglishPublisherMacmillan of Canada Towards the Last Spike was written in 1952 by Canadian poet E. J. Pratt. It is a long narrative poem in blank verse about the construction of the first transcontinental railroad line in Canada, that of the Canadian Pacific Railway (CPR), from 1871 through 1885. The poem won Pratt the Governor General's Award, Canada's top lite...

 

1939 film Extenuating CircumstancesDirected byJean BoyerWritten byMarcel Arnac (novel)Jean BoyerJean-Pierre FeydeauYves MirandeProduced byJean MartinettiStarringMichel SimonSuzanne DantèsArlettyCinematographyVictor ArméniseEdited byMaurice SereinMusic byGeorges Van ParysProductioncompanySociété Française de ProductionDistributed byCompagnie Commerciale Française CinématographiqueRelease date26 July 1939Running time85 minutesCountryFranceLanguageFrench Extenuating Circumstances (French:...

 

Pour les autres articles nationaux ou selon les autres juridictions, voir Assemblée du peuple. Assemblée du peuple de Corée du Nord février 1947-25 août 1948 1 an et 6 mois[1]Drapeau du Comité du peuple de Corée du NordÉlectionsMode des élections Scrutin indirectNombre de législatures UniqueDate des élections du 17 au 20 février 1947Composition de la ChambreNombres de députés 237 députésComposition de l'Assemblée du peuple de Corée du Nord à la suite des élection...

Railway station in Tadotsu, Kagawa Prefecture, Japan Y13 Kaiganji Station海岸寺駅Kaiganji Station in 2011General informationLocationNishishirakata, Tadotsu, Nakatado-gun, Kagawa-ken 764-0037JapanCoordinates34°15′13″N 133°43′47″E / 34.2535°N 133.7298°E / 34.2535; 133.7298Operated by JR ShikokuLine(s)■ Yosan Line Distance36.5 km from TakamatsuPlatforms1 island platformTracks2 + 1 sidingConstructionStructure typeAt gradeAccessibleNo - platforms linked by...

 

New Zealand television channel Television channel TVNZ 6TVNZ 6 LogoCountryNew ZealandBroadcast areaNew ZealandNetworkTVNZHeadquartersAuckland, New ZealandProgrammingPicture format576i (16:9 SDTV)OwnershipOwnerTelevision New ZealandSister channelsTV One TV2 TVNZ 7 TVNZ Heartland TVNZ Sport Extra HistoryLaunched30 September 2007Closed28 February 2011Replaced byTVNZ UFormer namesTVNZ Home (working title)LinksWebsitetvnz6.co.nzAvailabilityTerrestrialFreeview|HDChannel 6 TVNZ 6 was a digital-...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!