Bere bizitzaren azken urteetan Pealek zazpi erretratu egin zituen; horien artean hau izan daiteke ezagunena. Irudi honetan margolaria bere museoan ikus daiteke. Pealek artea eta kultura gizarteratu nahi zuen eta horretarako museoak bultzatu nahi zituen, besteak beste, Peale´s Museum [1] eta Pennsylvania Academy of the Fine Arts
Azterketa
Lan honetan egile bera agertzen da museoaren elementu desberdinen aurrean: fosilak, animalia disekatuak eta beste dekorazio-elementuak. Finean, agertzen dena Ameriketako Estatu Batuetako lehen museoa izan zen.