Artemisa Kubako udalerri eta hiria da, Artemisa probintziako hiriburua. 82.873 pertsona bizi dira udalerrian, horietatik 23.743 landa eremuan, hau da, % 71,4ko urbanizazio tasa du.
Artemisa 11 barrutitan banatzen da: Cañas, Capellanías, Cayajabos, Dolores Uno, Dolores Dos, Guanímar, Mojanga, Pijirigua, Puerta de la Güira, Rural, Urbano eta Virtudes.
Artemisa Pinar del Río probintziakoa izan zen 1976ra arte. 2011 hasteararekin Artemisa izeneko probintzia sortu zen, hiri honetan duelarik hiriburua. Ordura arte, udalerria desagertutako La Habana probintziaren parte zen.
Artemisar ezagunak
Erreferentziak
Kanpo estekak