Arrolako Oppidumeko taula erretikulatua

Arrolako Oppidumeko taula erretikulatua
Jatorria
Aurkikuntza lekuaArrolako oppiduma
Aurkikuntza data2014
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak21 (altuera) × 18,5 (zabalera) × 4 (sakonera horizontalean) cm
Kokapena
BildumaArkeologi Museoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBusturialdea

Arrolako Oppidumeko taula erretikulatua Burdin Aroan egindako pieza bat da, taula-formako hareharrizko plaka bat, marraztutako erretikulu edo sare batekin. Mendata, Arratzu eta Nabarniz udalerri bizkaitarretan dagoen Arrolako Oppidumaren indusketan aurkitutako pieza bat da, gaur egun Bilbon dagoena, Arkeologi Museoan.

Testuingurua

Marueleza edo Arrolako kastroa, Arrolako oppiduma bezala ere izendatua, Mendata, Arratzu eta Nabarnizeko udalerrien arteko muino garai batean aurkitzen da. II. Burdin Aroko kokaleku gotortu bat da, K.a. IV. mendearen eta K.o. I. mendearen artean populatua eta harresi barneko forma luzanga duen 8 hektareako gainazalarekin, harresitik kanpo beste horrenbeste dituelarik.

XIX. mendeko lehenengo herenetik, jadanik, aztarnategiko erreferentziak daude eta ordutik aurrera aldizkako ikerketak egin dira, beraz, Arrola Bizkaiko arkeologian emerituzko aztarnategi bezala hartzen da, hiru mendez esku-hartzeak egon direlarik. Mende horren hasieran, indusketa, egonkortze eta zaharberritze lanak ematen ari dira Burdin Aroko kastrorik monumentalenaren eta lurraldean hobeto ezagutuaren garrantzia azpimarratzeko.

Taula erretikulatua

Taula erretikulatua 2014ko indusketan berreskuratu zen, ezaugarri antzekoak dituzten beste bost zatirekin batera 510. bastioian, harresituriko esparrura sartzeko hegoaldeko sarbideko ateko korridore defentsa indartzen zuena. Pieza guztiak, defentsa honetako erortzeak eraturiko betegarri zonaldean aurkitu ziren, beraz, posibleena litzateke, estruktura honen gailurrean kokaturik egotea, hau da, birziklatuak izatea, ziurrenik sortu ziren xedearekin zerikusirik ez zuten helburua betez.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!