Arkitektura eta agertoki-diseinuko ikasketak egin zituen, eta, ondoren, urregile hasi zen lanean. Lanbide hark bultzatuta zaletu zen eskulturarekin. 1954an, Milana joan zen, eta han egin zuen bere lehenengo erakusketa, hurrengo urtean. Pomodororen lehenengo eskulturetan nabarmena da informalismorako joera, baina aurreragokoetan arte konkretuari eta futurismoari heldu zien, eta futurismoko artistatzat jo izan da. Bere obrarik ezagunena, zalantzarik gabe, Koloniako Goi Mailako Hezkuntzako Kolegiorako egindako Grande Omaggio alla Civilitá Tecnologica eskultura da. 1963an, Sao Pauloko Biurteko Lehiaketako saria eskuratu zuen, eta, hurrengo urtean, 1964an, Veneziako Biurtekoan, Italiako eskulturaren saria eman zioten.