- Artikulu hau Trebiñuko herri desagertuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arna (argipena)».
Arna[1] Arabako herri desagertu bat da, gaur egungo Trebiñuko udalerriko lurretan kokatua. Agilu eta Axarte herrien artean zegoen eta Okina herriarekin muga egiten zuen.[2]
Historia
Herriari buruz ezagutzen den lehen aipamena 1257. urtekoa da. Hieronimo Aznar Calahorrako eta La Calzadako gotzainak Arna izeneko herria aipatzen du Trebiñuko artzapez-barrutian.[3][4]
1591ko Gaztelako herriguneen erroldan aipatzen da.[5] 1733. urterako herria hutsik zegoen.[4]
Ondare galdua
Erreferentziak
Kanpo estekak