Antzinako Grezian, arkonteak, hiriko gobernuaren posturik garrantzitsuenak zituzten magistratuak ziren. Haien garrantzia aldatuz joan zen instituzio honek iraun zuen ia hamar mendean, K.a. 753tik (Atenasko erregeen betiereko arkontetzak hamar urteko iraupena izan zuen) III. mendea ondo sartuta egon arte, baina greziar hiri gehienen gobernu demokratikoen oinarria izan ziren.
Magistratura honek, antzinako erregeen boterea, familia nobleenagatik ordezkatzea suposatzen du, K.a. X. mendea eta K.a. VII. mende artean gertatu zena.
Atenasko konstituzioan, hoberen ezagutzen dena, zuzeneko demokraziaren sistemaren zati bezala, arkonteak, zozketa bidez aukeratzen ziren euren burua aukeraketara aurkeztu zuten hautagaien artean, kargua, bizitzan behin bakarrik izango zenaren muga bakarrarekin, aukeraketa baino lehen, Areopagoak galdeketa egiten zien hautagaiei, baina azterketak, batez ere, hiritartasun eta erlijio legitimitatean zetzan. Aristotelesek Atenastarren Konstituzioan, honela deskribatzen du galdeketa:
«
|
Zein da zure aita, eta ze herritik dator? Zein izan zen zure aitaren aita? Zein zure ama? Zein zure amaren aita eta ze herritan izan zuen jatorria? Ba al duzu zure arbasoek utzitako Apoloren santutegirik eta zure etxea babesten duen Zeusik? Non daude zure santutegiak? Zure familia lurperatuta dagoen mausoleorik ba al duzu? Non dago? Behar den begirunea al diezu zure gurasoei eta estatuak ezartzen dituen zerga eta soldadutza betebeharrak betetzen al dituzu?
|
»
|
Atenastarren konstituzioa, 55.3
|
K.a. 753 eta K.a. 682 bitartean, eskumena, hamar urteko epeetan betetzen zen, ordutik aurrera, agintaldia urte betera jaitsi zen.
Jatorrian, arkonteak hiru ziren:
- arkonte eponimoa, (αρχων επονυμος), K.a. 487 urtera arte gobernuaren nagusia eta magistratu nagusia. Narrazio historikoetan, urteak, urte horretan arkonte eponimoa izan zenaren izenarekin identifikatzen ziren.
- arkonte erregea edo basileusa (αρχων βασιλεύς), antzinako errregeen funtzio erlijiosoak hartu zituen. Ospakizun erlijiosoen antolatzailea eta Areopagoaren burua zen. Hilketa eta fedegabetasun kontuez arduratzen zen. Erlijio debekuak inposatzeko gai zen ere.
- arkonte polemarkoa (πολεμαρχος), jatorrian armadaren nagusia zen, baina erregeengandik jasotako eskumen militar hau Strategosek hartu zuten K.a. 487 an, arkonteak zozketaz aukeratzen hasi zirenean. Erlijio funtzioak zituen ere:
- Gudan hildako soldaduen oroitzapen ekintzetako buru zen.
- Tirau hiltzaile izan ziren Harmodio eta Aristogitonen omenezko erritu sakrifizioak eskaintzen zituen.
- Metekoen, hiritarrak ez ziren biztanleak kontuetaz arduratzen zen, justizia auziak ikuskatzen.
Aristotelesek hiru arkonte nagusiekin batera beste sei arkonte (thesmothetai, administratzaile judizial antzekoak) aipatzen ditu, baina data ezezaguna da. Azkenik, Klistenesek idazkari bat gehitu zuen, beste bederatzien agiriak idazteaz arduratzen zena
Arkonteak, urte beteko euren agintaldia betetzerakoan aztertuak ziren euthyna delakoan, kontu publikoen kudeaketa egokiaren arduradun zirelarik.
Solonen konstituziopean, arkonteak zozketa bidez aukeratuak ziren lau tribuek izendatutako berrogei hautagairen artean, hamar tribu bakoitzeko. Tirautzapean, sistema hau, beharbada ez zen praktikan jarri, zozketa bidezko izendapena baliogabetu ez zen arren. Tuzididesen arabera, Pisistrato, Hipiasen aita, arkontea izan zen, eta beti zegoen etxe gobernariko bat arkonte kargua zuena. Aristotelesen garaian ere zozketa bidez izendatuak ziren, baina, kasu honetan, 100 hautagairen artean, 10 tribu bakoitzeko.
Kanpo estekak