- Artikulu hau Barrundiako mendiari buruzkoa da; Arabako mendebaldeko mendilerroa gaitzat duena beste hau da: «Arkamu»
Arkamo Arabako iparraldeko mendi bat da. Barrundiako (Aguraingo Kuadrilla) udalerrian eta Elgeako mendilerroan dago.
Uribarri-Ganboako urtegiaren ondoan dago. Bere garaiera, 875 metrokoa da, eta, ohi, ez da oso bisitatua, ez baita batere ezaguna mendizaleen artean, Mugarriluze edo Aumategi ez bezala. Mendi honen ekialdean, Elgea edo Kondekortako lepoa dago. Lepo honek, Elgeamenditik banatzen du.
Irispideak
Arkamo mendiaren hego-ekialdean, Miritxa izeneko beste mendi ezezagun bat dago. Mendi honen ekialdeko magalean Santa Marina ermita dago, Elgeatik edo Marietatik errez hel daitekeena. Azken kasu honetan, aipaturiko ermitarantz abiatu behar da, ondoren, Kondekortako leporantz jarraitzeko, bertan trikuharri bat dagoelarik. Ezkerretik, muinoa jarraitu behar da, tontorreraino. Tontorrean, hainbat harri dago.
Berezitasunak
Tontorrean, harkaitz handi batean zizelkatuak, bi mugarri daude. Horietako batek, B hizkia du bertan. Besteak, berriz, testudun metalezko xafla bat.
Ikus, gainera
Kanpo estekak