ArkakaratsaRosa generoko landareen sasifruitua da, batez ere basa-arrosarena[1][2]. Horregatik, espezie honi arkakarats ere esaten zaio[1]. Gorri-laranja izan ohi da, baina ubel ilunetik beltzeraino izan daiteke espezie batzuetan. Arkakaratsak harten dira loteen polinizazioaren ondoren udaberrian edo uda hasieran, eta udazkenean heltzen.
Ezaugarriak
Arkakaratsak sasifruitu mamitsu eta arrautzakara da, eta 15-25 mm luze izan daiteke. Ontzi itxurakoa, goialdean irekia, estamine eta sepaloen ondorengo lehortuak daramatza. Barnean, benetazko 20-30 fruitu ditu, berez akenioak, karpeloen eraldaketatikoak, bakoitza hazi bakarrarekin.
Arkakaratsak udazkenean heltzen dira, urri-azaro aldean ipar hemisferioan, baina negu osoan ikus daitezke adarretan zintzilik.