Aritz Laskurain

Aritz Laskurain
Izen osoa: Aritz Laskurain Arrizabalaga
Jaiotza data: 1979ko urriaren 3a (45 urte)
Jaioterria: Soraluze (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,84 m
Pisua: 83 kg
Debutatze data: 2002ko uztailaren 9a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)
Erretiratze data: 2014ko abendua

Aritz Laskurain Arrizabalaga, pilota arloan Laskurain deituraz ezaguna (Soraluze, Gipuzkoa, 1979ko urriaren 3a) esku huskako pilotari profesional ohia da. 20 urte bete arte aurrelari jokatu eta gero, atzelari arituz iritsi zen profesionaletara, Aspe enpresarekin.[1] Estatistika ofizialek diotenez, 1,84 m luze da, eta 83 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2002ko uztailaren 9an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan. Binaka jokatuz nabarmendu zen: binakako txapelketa nagusian hiru aldiz izan da txapeldunorde (2008, 2010 eta 2012).

Bere zaleek «Emoixok, Lasku!» («Emaiok, Lasku!», Soraluzeko euskalkian) idatzita zuen pankartarekin animatu ohi zuten. 2014ko abenduaren bukaeran, Asperekiko kontratua bukatzearekin batera, pilota profesionaletik erretiratu zen; ordurako 15 hilabete zeramatzan jokatu gabe, aldakako artrosiaren erruz. Ebakuntza egin zioten 2014ko martxoan, baina ez zuen berriz puntan jokatzeko moduko sasoirik lortu.[2]

Kirol lorpenak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) T. REY: «Un delantero reciclado a zaguero», El Correo, 2010-03-31.
  2. Imanol MAGRO EIZMENDI: «Aritz Laskurainek erretiroa hartu du», Berria, 2014-12-23.

Kanpo loturak


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!