Aristolochiaceae Piperales ordenako landare angiospermoen familia bat dira. Familiak 500 bat espezie ditu, 7 generotan banatuak, eskualde tropikaletan eta Ipar hemisferioko eskualde epeletan bizi direnak.
Zuhaixkak, lianak edo landare belarkarak dira. Aristolochia edo Asarum generoetako espezie batzuk landare apaingarritzat erabiltzen dira. Asarum canadense espeziearen errizomak benetako zingiberraren errizomaren ordezkotzat erabil daitezke.
Sendabelar gisa ere erabiltzen dira, batez ere Asarum generoko espezieak, haien errizometatik ateratzen diren olio esentzialengatik. Tradizionalki, familia honetako espezie batzuk obstetrizian erabili dira; hortik dator Aristolochia izena, "erditze ona" esan nahi baitu.
Generoak
Kanpo estekak
Erreferentziak