Argizari-jolasaBDSM kulturan argizarizkokandelak erabiltzen egiten den sexu-ekintza da[1][2][3]. Sexu-jolas honetan kandelaren argizaria beste pertsonaren larruazalaren gainera botatzen da, errekuntza sentsazio txikia sortuz. Ez bada egoki egiten, arriskutsua izan daitekeen praktika da, erredurek mediku baten atentzioa eska baitezakete[4].
Argizaria gorputzeko hainbat lekutan isurtzen da, baina ez da egin behar begi, sudur, belarri edo ahoan, arriskua handia delako. Ohikoa da tantaz tanta egitea, baina batzuetan urtutako kantitate handiak ere isurtzen dira gorputzaren gainean, askoz arriskutsuagoa dena[5].
Kandela motak
Kandela motaren arabera, tenperatura ezberdinak lortuko dira. Batzuk ez dira egokiak larruazalaren gainean erabiltzeko[6].