Araztaile

Winpdb bere burua arazten.

Araztailea, beste programa informatiko batek eginiko akatsak garbitzeko erabiltzen da.

Erabilera

Arazketa hasten denean, araztaileak programa bat jaurtitzen du arazteko. Hau beti bezala exekutatzen da araztaileak gelditzen duen arte, erabiltzaileak egoera azter dezan. Araztaileak programa gelditzea posible du:

  • Apurtuta dagoen puntu konkretu batean
  • Apurtuta dagoen puntu konkretu batean baina hainbat kondiziorekin
  • Momentu konkretu batean hainbat kondizio betetzen direlarik
  • Momentu konkretu batean, erabiltzaileak nahi duenean

Eten puntu horretan erabiltzaileak egin dezake:

  • Programako aldagaiak eta memoria arakatu eta aldatu.
  • Prozesadoreko erregistroen edukia arakatu.
  • Pilan dauden momentuko deiak aztertu.
  • Exekutatu beharreko puntua aldatu, honela programak beste puntu ezberdin batean exekutatzen jarraituko du.
  • Instrukzioz instrukzio exekutatu.
  • Zati konkretu batzuk exekutatu.

Arazketak exekutatzen den arkitektura eta sisteman oinarritzen da, horregatik sistema batetik bestera bere funtzionamendua aldatu egiten da.

Arazketa baten informazioa

Arazketa baten aukera guztiak aprobetxatzeko beharrezkoa da, araztu beharreko programa konpilatzean, konpiladoreari adieraztea informazio eta instrukzio gehigarriak behar dituela kodigoa araztu ahal izateko. Informazio gehigarri hau, exekuzio kodeko instrukzio eta iturri-kodeko instrukzioen arteko mapaketari dagokio, beraiek sortzen baitute. Informazio hau jartzen ez bada ere, exekuzio programa monitorizatzea posible izango litzateke. Bestalde, zailagoa izango da programa exekutatzen den testuinguru horretako informazio faltagatik.

Beste erabilera batzuk

Araztaile bat alderantzizko ingeniaritza edo kopien babesa bermatzeko erabil daiteke. Araztailearen bitartez, aztertutako programaren funtzionamendua ezagutu daiteke, alderantzizko ingeniaritzari prozesuari lagunduz.

Bigarren mailako efektuak

Garrantzitsua da sumatzea arazten ari den programa batek portaera ezberdin bat eduki dezakeela araztaileak programaren barne denborak zertxobait aldatzen dituelako. Exekuzio denboran ematen diten aldaketa hauek sistema banatuari eragiten dio batez ere.

Araztaileen adibideak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!