April in Spain (euskaraz: «April Espainian») John Banvillek, Benjamin Black izengoitiaz, 2021ean Banvillek argitaratu zuen eleberriaren izenburua da. Liburuari gaztelaniazko bertsioan Quirke en San Sebastian izenburua jarri zioten (Negra Alfaguara, 2021). Narrazioa, neurri handi batean, Gipuzkoako hiriburuan kokatu zen, frankismoaren azken urtetan. Liburuan Donostiaren toki askoren informazioak eta paisaiak jaso zituen, baita ere zentzu politikoko ideiak, esaterako frankismoaren aurkako kritikak edo euskal nazionalismoaren inguruko erreferentziak.[1] John Banvillek 2017an egon zen Donostian, Literaktum Jaialdian, alegia.[2]
Argumentua
Evelynek, bere emazte biziak eramanda, Quirke patologo eta alkoholzaleak Donostiara oporretara joango da, bertako Londres Hotelera. Ikertzaileak Dublin goibel eta tristea, eguraldi onarekin, itsasoa eta txakolinarekin aldatuko du. Lasaitasun hori guztia asaldatu egiten da istripu barregarri samar batek Quirke hiriko ospitalera eramaten duenean. Bertan harrigarriro ezaguna egiten zaion emakume irlandar bat ikusiko du; azkenean, gogoratuko du, emakume zorigaitz bat da, Phoebe bere alabaren laguna. Oroimenak edo alkoholaren gehiegikeriak trufarik egiten ez badiote, April Latimer izango litzateke, ustez eraila, nahiz eta bere anaia aztoratuak bere gorpua inoiz aurkitu ez zuen. Quirkek berak parte hartu zuen neska horren desagerpen inguruko ikerketan. Mamurik ikusi ez duela sinetsita, alabari Donostiara joateko eskatuko dio. Phoebek Euskal Herrira joango da zalantzak argitzeko; baina ez da bakarrik joango: harekin batera Strafford inspektorea joango da, aitaren gustukoa ez den gizona. Behin Donostian, April Latimerren kasu iluna argitzen saiatuko dira. Argumentua Irlandan eta Donostian antolatzen da, zehaztu gabeko urte batean baina frankismo garaian.
Iritzia
Ez da Banvilleren eleberri onena, zalantzarik gabe. Sakontasun gutxiko lana da, gehiago paisaia batzuk erakusteko, benetako noir eleberria izateko baino. Egilek berak bere bigarren mailako liburuen artean kokatu du.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak