Antton Karrera Agirrebarrena (Amezketa, 1943-) politikari gipuzkoarra da.
VII. eta VIII. legegintzaldiko Ezker Batuko eusko legebiltzarkidea izan da. Bi legegintzaldietan alderdiko bozeramailearena eginez, 2002an Javier Madrazo ordezkatu zuenez geroztik.
Ezker Batuaren barnean, Gipuzkoako koordinatzaile eta Euskadiko burukidea da.
ETAkide izandakoa
Frankismopean, ETAkidea izan zen, Burgosko prozesuan epaituen artean egonik.