Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa (1696ko apirilaren 14a - 1762ko martxoaren 6a) Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa izan zen. Bere aitaren lehengusu Fernando Alberto II.a Brunswick-Wolfenbüttelekoarekin ezkondu zen. Prusiako erreginaren, Saxonia-Coburg-Saalfeldeko dukesaren ea Danimarka eta Norvegiako erreginaren ama izan zen.
Luis Rodolfo Brunswick-Lüneburgekoaren lau alabetatik gazteena zen. Bere ama Kristina Luisa Oettingen-Oettingekoea zen. Bere ahizparik zaharrena, Elisabet Kristina Brunswick-Wolfenbüttelgoa Maria Teresa I.a Austriakoaren ama zen. Biziraun zuen beste ahizpa, Karlota Kristina Brunswick-Lüneburgekoa Petri I.a Errusiakoaren erraina izan zen.
1712ko urriaren 15ean Fernando Alberto II.arekin ezkondu zen, Fernando Alberto I.a Brunswick-Lüneburgekoa eta Kristina Hesse-Eschwegekoaren semea. Ondo moldatu ziren eta zortzi seme eta sei alaba izan zituzten. 1735ean bere aitaginarrena hil zen eta senarrak jaso zituen lurrak oinordetzan. Irailean senarra hil zen eta Antonietak beste 27 urte eman zituen dukesa alargun gisa.