António Maria Mourinho

António Maria Mourinho
Bizitza
JaiotzaSendim (Miranda do Douro)1917ko otsailaren 14a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa1996ko uztailaren 13a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaPortoko Unibertsitatea
HizkuntzakMirandesa
portugesa
Jarduerak
Jardueraketnografoa, etnologoa eta arkeologoa
Jasotako sariak
IMDB: nm5667189 Edit the value on Wikidata

António Maria Mourinho (Sendin, 1917ko otsailaren 14aLisboa, 1996ko uztailaren 13a) etnografo, etnologo eta arkeologo portugaldarra izan zen.[1]

Biografia

António Mourinho Bragantzako Apaizgaitegi Nagusian ikasi zuen, 1941an. 1942an, Dues Eigreijas Mirandako fregesian erretorea izan zen. Herri horretan Pauliteiros de Miranda de Dues Eigreijas i Cércio taldearen arduraduna izan zen. 1960 eta 1970 artean Madrilgo CSICen ikasi zuen. 1970tik 1975ra Oportoko Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasketak egin zituen. 1984tik 1985ra Valladoliden museologia ikasi zuen. Museu de la Tierra de Mirandaren sortzailetako bat izan zen eta 1982tik 1991ra instituzioaren zuzendaria. 1995an Cumbençon Ourtográfica de la Lhéngua Mirandesa (Mirandako Hizkuntzaren Batasun Ortografikoa) prestaketan lagundu zuen.

Sariak

  • 1943: Kristoren Ordena Militarraren Ofiziala
  • 1979: Merezimendu Turistikoaren Domeina
  • 1982: Herri-artearen Sari Europearra
  • 1991: Ohorezko hiritarra eta Miranda do Douroren Ohorezko Domeina

Obra

  • Coreografia Popular Transmontana (1953)
  • Malha do Cereal na Cardenha e Coro dos Malhadores (1955)
  • Teatro Rural em Trás-os-Montes (1956)
  • Diversidades Subdialetais do Mirandês (1960)
  • Nuossa Alma i Nuossa Tierra (1961)
  • Scoba Frolida an Agosto: Lienda de Nuossa Senhora de l Monte de Dues Eigreijas (1983)
  • Grupo Folclórico Mirandês de Duas Igrejas (1983)
  • Cancioneiro Tradicional e Danças Populares Mirandesas (1984)
  • Epigrafia Latina aparecida entre Sabor e Douro desde o Falecimento do Abade de Baçal: 1947 (1988)
  • Terra de Miranda: Coisas e Factos da Nossa Vida e da Nossa Alma Popular (1991)
  • Guerra dos Sete Anos ou Guerra do Mirandum (1994)
  • Curriculum Vitae: Notas Culturais (1995)

Erreferentziak

  1. Manuel Bairrão Oleiro, Sérgio Gorjão, i Maria de Lurdes Mourinho (2007).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!