Anomia

Anomia gizarte batean pertsonek behar dituzten balioak eta arau moralak zabaldu eta transmititzen ez direnean gertatzen den egoera da. Kontzeptua Émile Durkheim frantses soziologoak sortu zuen 1897 urtean, Suicide lanean.

Adiera zabalean, gizakien jardunbidea arautzen eta gizarte-ordena bermatzen duten arau sozialen haustura edo desintegrazioa da. Elikaduraren antropologiara eta soziologiara ekarrita, atal hauetan gertatu dira arau-galtzeak, gizabanakoari zein gizataldeari dagokienez:[1]

  • akronia: (a-, gabe; jronos, denbora) elikatzeari ez zaio aitortzen ordutegi jakin bat eta, ondorioz, nork ahal edo nahi duenean afaldu eta gosaltzen du, horretarako loaldiari eta bestelako atsedenaldiri ordurik ebatsi behar bazaio ere;
  • atopia: (a-, gabe; topos, lekua) elikatzeko ez da hartzen toki jakin edo finkoa; gizakiak, oinez edo ibilgailuan doala, maiz kalea izango du jantoki;
  • desozializazioa: janariak mahaikiderik gabe, bakardadean edo ezezagunen artean gauzatzen ditu gizaki desozializatuak;
  • desubikazioa: etxetik (tenplutik) atera da elikatzea den fenomeno horren inguruko liturgia eta, hortaz, profanatu egin da;
  • deskontzentrazioa: elikaduraren inguruan bilduak zeuden jakinduria eta ezagutza galdu direnez, elikatzea egintza periferiko huts bilakatu da, dagoeneko ez da jarduera nagusi edo zentraletako bat;
  • desestrukturazioa: egun, elikadura ordena ekonomiko eta sozialaren egituraketa edo desegituraketaren funtsezko elementua da; geroaldian, aitzitik, ez dira aintzat hartuko elikatzearen elementu, atal eta osagaiak.

Jatea egintza fisiologiko hutsetik haratago doan fenomeno sozial eta antropologikoa da. Elikatzean ere, gizakiak bizitza sozialean nolabaiteko rolak interpretatzen ditu: berez dagozkionak (konformista, adineko), interesatzen zaizkionak (atsegin patroiarekin, kritiko agintariekin) edo ezinbestekoak dituenak (kartzelan isolaturik afaltzea). Gizakiak, maiz, janaria bakardadean egiten badu ere, liturgia bateko parte batzuk errespetatzen ditu: ordutegia bete, baxera antolatu, eseri, eskuak garbitu, etab.

Elkarrekin jatea (convivium) eta edatea (symposium) harreman sozialetako egintzak dira, osasunean funtsezkoak, eta, halakotzat, sinesmen, iritzi, aurreiritzi, aztura, tradizio, erlijio-arau, printzipio ideologiko eta beste baldintza batzuk bete behar ditu gizakiak ospakizun horietan, jan-edana edukitzeaz gainera

Erreferentziak

  1. Agirre, Edorta. (2022). Amantela ta mantala. Pamiela, 35 or. ISBN 9788491722595..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!