Anna Surinyach García (Bartzelona, 1985) Kataluniako fotokazetaria da, Revista 5W-eko editorea eta unibertsitateko irakaslea, mundu osoko hondamendi humanitario handiak estaltzen dituena, errefuxiatuen eta desplazatuen joan-etorria barne.[1]
Biografia
Anna Kataluniako hiriburuan jaio zen guraso medikuengandik. Haurtzaroan gurasoen bidea jarraituko zuela uste zuen, baina azkenean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan kazetaritza ikasi zuen eta geroago argazkilaritza.
Argi izan zuen irudiaren bidez informatu nahi zuela eta munduko konfilktuak bertatik bertara ezagutzu nahi zituela.Hasieran, Mugarik Gabeko Medikuen laguntzaile eta langilea izan zen, besteak beste, Sirian, Yemenen, Afrika Erdiko Errepublikan eta Kongon gertatu ziren gatazketatik eratorritako pertsonen mugimenduak ezagutu eta dokumentatu zituen.
Azken urteotan, bere lan pertsonaletako bat Mediterraneoa zeharkatzen duten errefuxiatuen etorreraren ingurukoa da. Hasieran Grezian eta Italian bete zuen, eta gaur egun Espainian, bai kostaldean, bai Europara etorri berri diren etorkin horien ondorengo mugimenduen jarraipenean. Bere ikuspegi profesionalak beti dauka oinarri humanitario eta kazetaritzakoa, benetako informazio-helburua lortzeko, irudi hutsetatik harago.[2]
Gaur egun, argazkilari gisa lan pertsonala egiteaz gain, editore grafiko gisa lan egiten du eta 5w aldizkariaren sortzaileetako bat da [3] [4], Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateko kazetaritza irakaslea izateaz gain.[5]
Sariak
- 2017. Premios Enfoque de Fotoperiosimo
Erakusketak
- 2016. Seguir con vida, Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en
- 2018. Ellas también, Vitoria-Gasteiz .[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Bideoa: Anna Surinyach. Mar de Luto. TV2 kateko La aventura del saber saioa. 2024.10.03