Anna Eriksdotter

Anna Eriksdotter
Bizitza
JaiotzaBollnäs (en) Itzuli, 1624
HeriotzaEskilstuna1704ko ekainaren 15a (79/80 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Jarduerak

Anna Eriksdotter edo Anna Ersdotter (1624 – 1704ko ekainaren 15a) Sotpackan izenekoa (suedieraz, kedarretako sorgina), sorgina izatea leporatu zioten emakume suediarra izan zen. Sorginkeria egotzita Suedian exekutatutako azken pertsona.[1]

Aurrekariak

Anna Eriksdotter sorgina zen zurrumurrua zabaldu zen epaiketa baino hamarkada batzuk lehenago. Bollnäsekoa zen jatorriz, eta Skomakarbacken herrira joan zen soldadua zen senarrarekin, 1680an, gutxi gorabehera.

Zauri hemorragikoak sendatzeko gaitasunak eta animaliak tratatzeko zuen ohiz kanpoko eskuak sotpackan ezizena eman zion, eta Satanekin itun bat zuelako zurrumurrua zabaldu zen. Garai batean, herriko bikarioren neskamea izan zen, baina zurrumurruen berri izan zuenean bikarioak kanporatu egin zuen

Goiz batean, bikarioa elizara zihoala sermoi bat emateko, hazi batzuk zeuden ereinda elizarako bidean, eta elizan sartu zenean, ez zen hitz egiteko gai izan.[1]

Epaiketa

1704an, Eskilstunan atxilotu eta espetxeratu egin zuten Anna Eriksdotter. Nils Jonssonek egotzi zion itsutasuna, mututasuna eta gorreria eragin izana sorginkeria erabiliz. Arrazoia Nilsek tabakoa emateari uko egin izana Annak eskatu zionean. Annak saltxitxak, pastela eta artilea ere eskatu zizkion eta Nilsek eman, orduan Anna bere etxera joan zen.

Handik denbora batera, Karin alargunarekin hitz egin zuen Annak, alargunak masailean aire-putz bat sentitu zuela azaldu zuen, eta aurpegia paralizatuko balitzaio bezala sumatu zuela, eskuineko belarritik ura atera eta ahoa okertu egin zitzaiola ere baieztatu zuen. Susmoa izan zuen Annak sorginkeria bota ziola, eta deitu egin zion madarikazioa kentzeko, "ados egon zen" hartan, eta orduan hobeto sentitu zen. Lekukoek hori egia zela aldarrikatu zuten.

Epaia

Annak libreki berretsi zuen historia osoa. Nils Jonssonen aurka jokatu zuela adierazi zuen, hark modu txarrean tratatu zuelako. Halaber, onartu zuen bikarioari maldizio bat bota ziola mendeku hartzeko, kaleratu egin zuelako. Umetatik Satanen zerbitzura egon zela esan zuen, inoiz sortu zituela otsoak bizilagunen ardiei eraso egiteko. Gehitu zuen neskatila zela, amak zekor bat igurtzi zuela ukendu batekin eta gainean hegan egin zutela tximiniatik irten eta Blockula aldera.

Exekuzioa eta ondorioak

1704ko ekainaren 15ean exekutatu zuen Eskilsan, burua moztuta. Sorginkeria egotzita Suedian exekutatu zuen azkena izan zen. Bere kasua isolatua izan zen; 1676an Malin Matsdotterren ondoren, Suedian pertsona gutxiri egotzi zioten sorginkeria, eta bera izan zen azkena, hala ere, beste okasio bat izan zen hainbat pertsona sorginkeriaren errudun epaitu zituztena, nahiz eta ez zuten heriotza-zigorrik jaso. 1720an, Södra Ny sockenen herriko neskato batek, Värmlandek hamaika emakume akusatu zituen Satanentzat haurrak bahitzeaz, eta 1724n, konfesatu zuten akusatuak astintuak edo azotatuak izatera kondenatu zituzten, eta Suedian sorginkeriaren errudun norbait epaitu zuten azken aldia izan zen..[1]

1757an, sorgin-histeria bat lehertu zen Dalarnako Ål parrokian. Han, hamahiru emakume eta bost gizon Satanentzat haurrak bahitzeaz akusatu zituzten. Pehr Ekman gobernadorearen baimenaz atxilotu, galdekatu eta torturatu egin zituzten. Auzia tokiko agintariek eta elizak aztertu zuten, eta gertaera herrialdean zabaldu zenean, eskandalu gisa tratatu zuten: parlamentuak ikerketa bat egin zuen, akusatu guztiak Katalina Carlota De la Gardieren aholkulariak askatu eta ordaindu zituen, eta Ekman Gobernadorea sorginkeriaren akusazioak onartu eta torturatzea agindu zuena, espetxeratu eta kargutik kendu egin zuten. Formalki, sorginkeriaren legea 1779an indargabetu zuten arte mantendu zen.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d Ankarloo, Bengt, Satans raseri: en sannfärdig berättelse om det stora häxoväsendet i Sverige och omgivande länder, Ordfront, Stockholm, 2007 (Rage of Satan) (en sueco)
  • Ankarloo, Bengt, Satans raseri: en sannfärdig berättelse om det stora häxoväsendet i Sverige och omgivande länder, Ordfront, Estocolmo, 2007 (Rabia de Satan) ((suedieraz))
  • Nordisk familjebok / Uggleupplagan. 12. Hyperemi - Johan (suedieraz)

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!