Anna Arqué i Solsona (Lleida, 1972ko maiatzaren 8a) Kataluniako mugimendu independentistaren aktibista eta komunikazio-estrategietan aholkularia da.
Enpresa Zientzietan eta Marketinen lizentziaduna da, eta Kataluniako Udako Unibertsitatearen errektore-ordea [1].
Gaztetan modelo gisa lan egin ondoren Londresera joan zen, non hamar urtez komunikazio-estrategiaren arloan jardun zuen [2]
Kataluniaren independentziari buruzko galdeketak abian jarri zirenean (2009an) Anna Arqué nazioarteko batzordearen burua izendatu zuten. Gero Joan Laportak sortu zuen alderdi politiko independentistaren (Solidaritat Catalana per la Independència) zerrendetan aurkeztu zen, 2010ean [3].
Gaur egun autodeterminazioaren alde jarduten duen International Commision of European Citizens (ICEC) erakundearen Herrialde Katalanetako bozeramailea da.
Harreman estuak izan ditu Euskal Herriarekin, eta Euskal Herriaren independentziari buruzko lehenengo galdeketetan aholkulari eta begirale gisa ere lagundu zuen [1].
Erreferentziak