Anna Angyal

Anna Angyal
Bizitza
JaiotzaVeszprém, 1848
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaAustria-Hungariako Inperioa, 1874 (25/26 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Anna Angyal (hungarieraz: Angyal Anna), jaiotzez Engel, (Veszprém, 18481874) hungariar idazle eta irakasle judua izan zen.

1848an Veszprémen jaioa, bere jaioterriko judu komunitateko eskolan ikasi zuen, eta gero Hódmezővásárhely herrian, bere aitak irakasten zuen eskolan[1]. Hungariako, Frantziako eta Alemaniako literaturan aditua, hamasei urterekin hasi zuen bere literatura ibilbidea[2][3]. Lehen eleberri laburra, Egy magyar család kalandjai izenburua zuena, Szegedi Hiradó aldizkarian argitaratu zuen. 1865ean Előítéletek ipuina argitaratu zuen Magyar Izsráelita aldizkarian, eta bertan Hungariako juduen egoera deskribatu zuen. 1868an Ilonka és Elemér eleberri historikoa kaleratu zuen[4][3]. Lan hori amaitu ondoren, Pestera joan zen irakasle pribatu gisa. Hiri horretan autobiografia eta hainbat poema idatzi zituen. 1874ko udazkenean hil zen gaixotasun baten ondorioz[1].

Erreferentziak

  1. a b (Alemanez) Kayserling, Meyer. (1879). Die jüdischen Frauen in der Geschichte, Literatur und Kunst. Leipzig: F. A. Brockhaus, 300-301 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  2. (Hungarieraz) Újvári, Péter. (1929). Magyar zsidó lexikon. , 44 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  3. a b (Ingelesez) Singer, Isidore. (1901). «Angyal (Engel), Anna» The Jewish Encyclopedia (New York: Funk & Wagnalls) 1: 603. (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  4. (Alemanez) Blumesberger, Susanne; Doppelhofer, Michael; Mauthe, Gabriele. (2002). Handbuch österreichischer Autorinnen und Autoren jüdischer Herkunft 18. bis 20. Jahrhundert. 1 Munich: K. G. Saur, 33-34 or. ISBN 3-598-11545-8. (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).

Kanpo estekak

Biografia
Hungaria
Artikulu hau Hungariako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!