Anfield estadioa, Ingalaterrako ipar-ekialdeko Liverpool hirian dagoen futbol estadio bat da, Anfield auzoan. Premier Leagueko Liverpool Football Club taldearen jokalekua da.[1]
Historia
Anfield futbol zelaia 1884 urtean eraiki zen, Stanley Parkearen (Stanley Park) aldamenean, eta lehenbizikoz Everton Football Club taldearen jokalekua zen (Liverpool hiriko beste talde nagusia). Halere Everton F.C.-ek 1892an arazo ekonomikoak medio futbol zelaia utzi beharrean aurkitu zen. Egoera honela zegoela, zelaiaren nagusia zen John Houlding-ek bere klub edo futbol elkartea sortzea erabaki zuen, hau da, Liverpool F.C. taldea izango zena.
1906an, Liverpool F.C.-ko zaleek futbol zelaiko harmailetako bat Spion Kop ("Egoera Etsia") izenaz bataiatu zuten, Bigarren Boer Gerrateko gudetan hil ziren Lancashire Errejimenduko 300 gizonen oroimenez. Gizon haietako gehiengoa Liverpool-ekoa baitziren.
Harmailak
Anfield estadioa lau harmailetan banatzen da: Spion Kop ("Egoera Etsia"), Main Stand ("Armaila Nagusia"), Centenary Stand ("100. Urteurrenaren Armaila") eta Anfield Road ("Anfield Bidea").
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak