Ane Garmendia (Oiartzun, Gizpuzkoa, 2005eko abuztuaren 9a) euskal aktorea da.[1]
Biografia
Oiartzungo Lezoti baserrian jaioa da. Haurtzaro ikastolan burutu zituen oinarrizko ikasketak eta Oiartzo Ikastola (BHI)n, Osasun Zientzien batxilergoa, Biologia eta Kimika.
Txikitatik izan da kirol zalea. Esku-pilotan nahiz futbolean, bietan aritu da, ikastolako mutilen artean neska bakarra izanik ere. Hamaika urterekin hasi zen futbolean jokatzen eta Oiartzun Kirol Elkarteko nesken futbol taldeko jokalaria izan da 2016-2022 bitarte.
Bere izena famatu bilakatu da Irabazi Arte telesailean agertzen delako.[2] Bertan eman ditu 1, 2, 3 eta 4. denboraldiak. 15 urterekin hasi zen aktore lanetan[3] eta “Itsaso”ren pertsonaia interpretatzen du. Aktore lana unibertsitateko ikasketekin partekatzen du.
2021ean Donostiako Zinemaldia egon zen Irabazi Arte aurkezten, eta 2022an, Sua Enparantza, Nahia Sillero, Ainhoa Azpitarte eta Ane Iturraterekin batera Cima Saria jaso zuten FesTVal Sarietan.[4]
2023an ETB2ko Gabon gauak programako "Ene!flix" esketx saio berezian parte hartu zuen.[5]
Beste zaletasun eta lanbideak
12 urterekin 37. Lexoti bertso txapelketa-ko irabazlea izan zen.
Oiartzungo Prosa eta Poesia lehiaketa-ko lehenengo sariak jaso ditu bost urtez jarraian eta aipamen berezia seigarrenean:
- 2017. Egia islatzen zuen ispilua.[6]
- 2018. Iraganeko argazkia.[7]
- 2019. Nire zapi kuttuna.[8]
- 2020. Desioak.[9]
- 2021. Erabakiak.[10]
- 2022. Aipamen berezia: Bi mundu.[11]
Eskola Kirolako monitore lana
- Haurtzaro Ikastolan 2002-23 ikasturtean.
- Intxaurrondo Hegoa ikastetxean 2023-2024 ikasturtean.
Erreferentziak
Kanpo estekak