Andre Mariaren katedrala (ingelesez: St Mary's Cathedral) Eskoziako Glasgow hiriko lau katedraletako bat da, hain zuzen ere Eskoziako Eliza Episkopalari dagokiona. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
Kongregazioa Alexander Duncanek sortu zuen 1715 urtean eta 1728an elkartzeko etxe bat lortu zuten unibertsitatearen alboan. 1745eko jakobiten matxinadaren porrotak episkopalisten debekua ekarri zuen, baina taldeak aurerra jarraitu zuen. 1792an debekua kendu zen eta taldeak indarra hartu zuen.
Andre Mariaren elizaren eraikina 1871 urtean hasi zen eraikitzen eta 1893 arte bukatu ez bazen ere hasierako urtean bertan, azaroaren 9an eman zen lehenengo meza. George Gilbert Scott arkitektuak diseinatu eta altxatu zuen. 63 metrotako altuera dauka. 1908an katedral maila lortu zuen.
1980ko hamarkadan berriztatze lanak hasi zituzten eta hainbat fasetan 2002 urterarte luzatu ziren.
Kanpo estekak