Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Argantzon)

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Argantzon)
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaArgantzon
Koordenatuak42°46′00″N 2°49′53″W / 42.7667°N 2.8314°W / 42.7667; -2.8314
Map
Arkitektura
Estiloagotiko berantiarra
Ondarea
BICRI-51-0007094

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (gaztelaniaz: Iglesia de Nuetra Señora de la Asunción) Argantzonen dagoen eliza nagusia da.

Historia

XIV eta XV mendeen artean eraiki zuten eta hurrengo mendeetan hainbat aldiz berriztu. Koroa eta erretaula XVI. mendekoak ditu eta Gordejuela familiaren panteoia ere XVI. mendekoa da[1].

Ezaugarriak

Gotiko berantiarreko eliza da eta dorrea barrokoa du. Bi atari ditu, bata plazatik sartzekoa, XV. mendekoa, eta bestea, dorrearen ondoan dagoena, askoz berriagoa.

Barnealdean habearte bakarra du, lau zatitan banaturik eta bobeda dotoreak gainean. Albo banatan hainbat kapera daude. Erretaula handia eta ederra da, 1535 urtean ezarritakoa eta Pizkundeko estiloan egina: Gaspar de Tordesillasen eskolakoa dirudi.

Erreferentziak


Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!