Andersonville 1996ko John Frankenheimer estatubatuar zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako gerra drama telefilma bat da. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila garaian eta Andersonville espetxe konfederatu izugarrian girotua dago, bai eta hartan preso egon zen John Ransom soldadu unionistaren egutegian ere.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1864ko udaberria, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila (1861-1865) puri-purian dela Batasuneko 33.000 preso Georgia estatuko Andersonville kontzentrazio-esparru konfederatura bidaliak izango dira, bertan biziraun ahal izateko piztien moduan bizi eta muturreko baldintza latzei aurre egin beharko diete: gosea, aterpe edo babes eza, udako beroa, neguko hotza, euria, zaindari konfederatuen tratu txarrak eta preso unionisten arteko liskar, ezinikusi, lapurretak eta hilketak. Hamabi mila hil egingo dira, gainontzekoak aldiz ihes egin edota Batasunak gerra irabazi eta heurak askatuko dituztelako itxaropenez infernu horretan nola edo hala biziraun beharko dute.
Aktoreak
Kanpo estekak