Andersonstown, irlanderaz Baile Andarsan edo Baile Mhic Aindréis, eta Ulsterko eskozieraz Andersontoon, Ipar Irlandako Belfast hiriko auzune bat da.
Geografia
Black Mountain eta Divis mendien oinetan dago. Upper Falls Road eta Glen Road kaleekin muga egiten du, mendebaldean, hurbil, Shaw's Road kalea dago.
Biztanleria
Langileen auzunea, bertako biztanleria nagusiki irlandar nazionalista eta katolikoa da. Bertan, irlandar errepublikar pentsamoldeko Andersonstown News aldizkaria argitaratzen da.
1960 eta 1970 hamarkadetan biztanleria hazkunde azkarra izan zuen, batez ere Twinbrook eta Poleglass auzoek.
Ipar Irlandako gatazkak gogor astindu zuen, maiz loialista paramilitarren atentatuen jomuga izan zelarik.
Eraikinak
Auzune honetan lau eliza katoliko daude: St Agnes, St Teresa, St Michael eta St Matthias.
Futbol gaelikoko Antrim GAA taldearen egoitza den Casement Park estadioa ere auzune honetantxe dago.
Kanpo estekak