Lehenengo urte bietan Basurtun bizi izan zen, aita militarra zen eta. Torremadariagako etxebizitza bat eman zioten gero eta urte bi zituela Deustura mugitu ziren. Hamaika neba-arreba zirenean, Anderrek 12 urte zituela, Begoñako Txurdinaga auzora mugitu ziren 1975ean, Franco hil zen sasoian.[1]
Euskara ikastea
Txurdinagako institutura joatean giro abertzalea topatu zuen. Etxetik ere edan zuen hortik. Aita militarra zen, baina nafarra eta EAJkoa. Aitak eman zizkion Zamarriparen eta Azkueren gramatikak. Eta halako batean, institutuan, artean euskaraz jakin gabe, anaia Patxirekin euskaraz bakarrik hitz egiten hasi ziren. Handik gutxira Amorotora joateko aukera sortu zitzaion, euskara praktikatzeko. Hara joan, hilabete pare bat han eman, Amorototartu zen, neska-laguna... Eta institutuko azken urtea euskaraz egin zuen, Txurdinagan bertan.[1]
AEKko irakaslea
Garai hartan AEKn hasi zen irakasle. Hasieran Begoñako basilikako lokaletan antolatu zuten gau-eskola. Gero, anai Patxirekin batera Txurdinagako gau-eskola muntatu zuen; eta familiako bost-sei neba-arreba izan ziren ikasle bertan.[1]
Filologoa
Ordurako filologia ikasten hasi zen Deustuko Unibertsitatean, baita ikerketan ere. Laugarren kurtsoan zebilela ‘Enseiucarrean’ aldizkaria abiatu zen unibertsitateko Euskal Kultur Mintegian. Han parte hartu zuen eta denbora gutxian hasi zen bere ikerketak publikatzen. Hitanoaren jatorriari buruzko lan bat argitaratu eta oihartzun handia eduki zuen, oraindik ere indarrean dagoena.[1]
Lizentziatura bukatuta ikerketei lotuta segitu zuen. batez ere toponimiari kontuetan. Toponimiarena zeharkako kontu bat izan da. Berak aditzaren jatorriari erreparatu nahi zion eta proto-euskara ikertu, baina arlo horretan aritu ahal izateko datu gutxi zegoen, material gutxi. Toponimia zen datu-iturri ia bakarra. Eta halako toponimo zerrenda batean Begoñako baserrien izenak ikusi eta txundituta geratu zen, izen ederrak! Eusko Jaurlaritzak toponimia biltzeko lantalderako laguntza eskatu zuen Nerea Mujika irakasleak eta lanean hasi zen horretan. Rosek Bilbokoa eta Hego Uribe osoko toponimia landu zituen; eta lantxoa aurkeztu zuen Bilboren zazpigarren mendeurrenean Deustuko Unibertsitatean.[1]
Artxiboko lana bakarkako lana da, baina batzuetan aurkikuntzak konpartitzen dira. Rosa Mariaren lan eremua ez da euskal filologia eta artxiboko zuzendariaren esku utzi zuen. Eta zuzendariak, Ramon Martinek, nahiago izan zuen lehenengo balorazioa artxiboan bertan egitea. Artxiboko “bezeroekin” egin zuen, Iago Irixoarekin, lehenengo, eta nirekin gero. Testua lehenengoz ikusi nuenean mozkor sentsazio etsigarri bat eduki nuen...[1]
Idazlanak
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko lanak 20 baino gehiago dira.[2]
Jordi-ak: ba ote dago onoma artikuludunik? (HUARTE DE SAN JUAN: filologia eta hizkuntzaren didaktika, 2017)
Uribeko Corpus Onomastikoa (UCO) (UPV/EHU arg, 2013)
Nerbioi goieneko euskararako material gehiago: XVII. mende amaierako Urduñako berba zerrenda bat (ASJU, 2011)