Anbrosio Zatarain Etxebeste (Donostia, 1912ko irailaren 27a - ibidem 1999ko maiatzaren 3a) gipuzkoar idazlea izan zen.[1]
Biografia
Aita Anbrosio Zatarain Goia lurjabea izan zuen. Industria ingeniari izateko ikasketak egin zituen Bilbon, eta zientziakoak Bordelen. Musika-gaiak erabili zituen, besteak beste, bere idazlanetan. Esaterako, Zatarainena da Gure kantadoiñuben tunttunak (1948) eta Azkueren kantutegiari erantsitako Notas al Cancionero gehigarria. Euzkadi, Argia, Euzko Deya, Zeruko Argia, Euzko Gogoa, Olerti, Deia eta Euskera agerkarietan argitaratu zituen lanik aipagarrienak. Euskaltzain urgazlea eta Euskerazaintzako kide izan zen.
Erreferentziak