Ana Díez Díaz (Tutera, Nafarroa, 1957ko otsailaren 22a-) zinema zuzendari, gidoigile eta dokumentalgile nafarra da.
Filmak ez ezik, eskolak ere zuzentzen ditu: zuzendaritza irakasten du ECAM Madrilgo zinema eta ikus-entzunezko eskolan, eta errealizazioa Karlos III.a Unibertsitatean.[1]
Biografia
Medikuntzan lizentziaduna da. Mexikon doktoregoa egitera joan zen baina zinemagintzan lan egin nahi zuela konturatu zen. Zuzendaritza zinematografikoa ikasi zuen eta filmak egiten hasi zen.[2]
Bere lehen film luzea Ander eta Yul (1989) izan zen. Pelikula honekin zuzendari berri onenari emandako Goya Saria jaso zuen 1990ean. Todo está oscuro (1997) bigarren film luzean Kolonbiako egoera soziopolitiko latza islatu zuen. 2000. urtean hasi zen hirugarren filma zuzentzen: Algunas chicas (doblan las piernas cuando hablan). 2008an Paisito filma zuzendu zuen.[3]2020an A quién cierra los ojos.
Fikziozko lanak zuzentzeaz gainera, telebistarako ere lan egin du, eta azken urteetan zinema dokumentalean nabarmendu da. Besteak beste, La mafia en La Habana (2000) film luzean 50eko hamarraldian, Batistaren garaian, mafia estatubatuarrak Habanako kasinoetan zuen presentzia kontatzen du. Zinemagintza irakaskuntzarekin tartekatzen du, Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM) irakasle baita.
Filmografia
Sariak
- 1990 urtean zuzendari berririk onenaren Goya saria irabazi zuen Ander eta Yul lanagatik.[4]
- Mexikoko Zinematografia Kritikari Elkartearen Diosa de plata (zilarrezko jainkosa) saria, Elvira Luz Cruz, pena máxima lanagatik.[5]
- Ariel saria, Mexikoko Zinema Akademiarena, Elvira Luz Cruz, pena máxima lanagatik.[6]
- New Yorkeko Zinemaldiaren dokumental onenaren saria La mafia en La Habana y Galíndez lanagatik.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak