An Post (euskaraz, Posta) 1984tik aurrera Irlandako Errepublikako posta-hornitzailea da. Enpresa Posta Batasun Unibertsala erakundearen partaidea denez, herrialde horretako azken txokoraino iristen den posta-zerbitzu unibertsala eskaintzen du. Haren zerbitzuen artean, hauek daude: gutunen eta paketeen bidalketa, gordailu-kontuak, Swiftposta (zerbitzuen aurkezpen ondorengo Irlanda Osorako zerbitzua) eta EMS (nazioarteko presako posta).
Historia
Enpresa 1984an sortu zen. Aurretik, 1983an Posta eta Telekomunikazio Zerbitzuen Legea edota Posta eta Telegrafo (P & T) saileko posta zerbitzu izenpean zegoen erakundea bi erakunde berritan banatu zen: bata An Post, eta bestea Telecom Éireann (gaur egun, Eircom). Egun, eta nahiz eta salneurrien jarraiko beherakada bat egon, An Post erakundearen bezero nagusiak Irlandako Errepublikan daude; hortaz herrialde horretako administrazio publikoaren sektoreko enpresarik handiena da.
Kanpo estekak